2008-02-22

Lan proposamena

Hona hemen blogak gelan erabiltzeko, mintegitik proposatzen den jarduera -sekuentzia:

Deskribapena:
Mintegiko irakasle bakoitzak pelikula bat aukeratuko du bere ikasleekin lantzeko. Filma eta bertan planteatzen den gaia landu ondoren, ikasleek, beste ikastetxeetako ikasleei zuzendutako argudiozko testu laburrak idatziko dituzte. Testu horrek izan beharko ditu bi atal: lehenengoak, jasoko ditu pelikula hori gomendatzeko zergatiak; bigarrenak, berriz, pelikula hori ez ikusteko zergatiak. Gero, testu horiek blog batean argitaratzea eskatuko zaie.

Jardueraren helburu nagusiak:
- Argudiozko testu sinpleak ekoiztu irakurle ezezagunei zuzenduta.
- Blogen funtzionamendua ulertu eta sarrerak jarraitu edota egiten ikasi.

Urratsak:
1. Irakasleek, gure mintegian proposatutako bilduma batetik film bat aukeratzen dute beraien ikasleekin ikusi eta lantzeko.
2. Ikasleek testu labur bat idazten dute arrazoiak ematen ikusitako filma gomendatzeko eta ez gomendatzeko:
- Zirriborroak bakarka egingo dira.
- Hirunaka blog sarrerarako testu bakar bat idatziko dute.
3. Hirukoteek sarrera idatzi eta argitaratzen dute.
4. Blog batean testuak argitaratzen dira (irakasleek edo ikasleek): filmarekin zerikusia duten irudi / bideo /esteka bat txertatu; idatzitako testua itsatsi...
5. Beste ikastetxeetan idatzitakoa irakurtzen da.
6. Talde handian, besteen iritziak irakurri ondoren, interesgarrien ematen duen filma aukeratzen da.
7. Aukeratutako pelikula ikusten da.
8. Helburuen eta jardueren prozeduraren ebaluazioa egiten da.

Epeak:
- Apirilaren 21eko saiorako pelikula ikusita eta testuak idatzita izan beharko dira. Saio honetan erabakiko dugu datozten urratsak nola eman.
- Maiatzaren 12rako testuak blogean argitaratuko dira eta hauek irakurri eta gero, gela bakoitzak hurrengoan ikusiko duen filma aukeratuko du. Saio honetan ebaluatuko dugu egindako lana.

Orain arte aukeratu dituzuen filmak:
- Dunboa BHIn: "Ciudad de Dios".
- Elizalde BHIn: "Diamantes de sangre".
- Langaitz BHIn: "American History X".
- Orereta Ikastolan: "Radio Favela".
- Txingudi BHIn (1): "Matrix".
- Txingudi BHIn (2): "El señor de las moscas".

Dokumentu eta helbide lagungarriak:


- Honako dokumentu honetan, aipatzen dira film bat komentatzeko orduan kontuan har daitezkeen zenbait alderdi.
- Gehiago jakin nahi izanez gero sartu helbide hauetan: "cinemaníacos" edo "el criticón".

- Bukatzeko, adibide bat: "No Country for Old Men / No es País para Viejos" filmaren kritika "berrian".


2008-02-14

B2 maila: azalpenerako mintegian erabilitako zenbait baliabide

Hau da mintegian erabili genuen aurkezpena:



Material hau Power Point fitxategian deskargatu nahi izanez gero, hemen duzu

Ikusi nahi baduzu B2 probaren adibide bat, berriz, Isei-Ivei-en webgunean sartu zaitezke (B2 probarako itemak ).

Bukatzeko, B2 mailako deskriptore guztiak ikusteko sartu hona