Nola txertatu egutegi bat blogaren elementu iraunkorren artean?
Webgune askok egutegiak azaltzeko aukera eskaintzen dute baina kasu gehienetan eguneko data azpimarratzen dute, besterik ez. Hau da, ongi daude hilabetearen ikuspegi osoa begi bistan izateko, nola datozen datak aurrikusteko edo zer egunetan gauden gogorarazteko, baina hortik aurrera ez dute informazio gehiago ematen.
Agenda moduko egutegi bat jarri nahi badugu, bi aukera hauek ditugu (seguru gehiago daudela baina ezin aurkitu!):
1.
Google Calendar erabiliz (horretarako Google kontu bat izatearekin nahikoa da) aurrikusten diren ekintzak edo oharrak sartzen dira. Egutegia publiko egin behar da.
2. 'Detalles del calendario' leihoa irekitzen bada, 'incrustar este calendario' zatian ematen den html kodea kopiatu behar da, gero blogaren 'diseño' > 'añadir gadget' > 'HTML Javascript' bidea jarraituz, azken leihatila horretan itsasteko.
Sortuko den arazoa izango da tamainarena. Hori pixka bat kontrola daiteke 'Personaliza el color, el tamaño y otras opciones' erabiliz baina zaila da ongi ajustatzea.
Jarraibide zehatzagoak.
Beste bide bat:
1. Google Calendar-en ematen den helbidea lortu: 'Detalles del calendario' > 'dirección del calendario' > 'HTML'
2. Blogearen kudeaketan sartu eta 'Diseño'> 'Añadir gadget' eta hor 'calendar' edo 'calendario' hitza erabiliz, Google Calendar by Michael B. aukeratu. 'Gadget' honek aukera batzuk ematen ditu:
-
Calendar URL1: Zuen Google egutegiaren helbidea edo URL kopiatzea.
-
Title: Izenburua aldatzea.
-
Agenda display: Oharrak beheko lauki batean ikustaraztea.
-
First day of the week: Astelehena astearen 1.eguna azaltzea.
Bigarren ibilbide hau jarraitu da blog honetako eskuineko zutabean azaltzen den egutegia lortzeko.