Blogen erabilera Gizarte Zientzietan eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan
Blog hau Irungo Berritzeguneko "Blogen erabilera GGZZen eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan" mintegiko partaideen arteko komunikazioa errazteko erabiltzen da.
Ana Isabel Romeok eta Lourdes Domenechek, "Entre textos" blogean, publizitatea lantzeko proposamen ezberdinak eskeintzen dizkigute. Horietako batzuek, ikuspuntu dibertigarria eta lan mamitsua elkartzen dituzte. Ea zer iruditzen zaizuen.
Hona hemen baliabide batzuk ikasturteko azkeneko asteetan jarduera entretenituren bat antolatzeko:
Viscosity, Picasso Head eta Taller de esculturas virtuales, adibidez, sormena lantzeko aukera ematen dute. Sortutako irudietan oinarritutako testuak idaz daitezke paperez edo online erakusketa bat egiteko.
Kapera Sixtinoa ezagutzeko, elementuen bilaketan oinarritutako ariketak proposa daitezke.
Flash Mapa Interaktiboak web gunean puzleak, galderak eta tokiak identifikatzeko ariketak aurki daitezke.
Sitepal online itzultzaileak hainbat hizkuntzaren arteko itzulpen sinpleak egiteko aukera ematen du. Tresna hau erabilgarri suerta daiteke ingeleseko gelan gramatika lantzeko (esaldi baten itzulpena aurreratuz, emandako itzulpena azteruz gaizki balego...)
Programa berak beste aukera hau dauka: idazten dugun testua ahoskatzea. Beste hainbat hizkuntzaren artean euskara duenez, ikasle etorri berriei edo zailtasun handiak dituzten beste ikasleei baliagarria izan dakieke bakarka praktikatzeko.
Hizkuntza eta gizarte esparrua Antigua-Luberri BHIko talde batek lanak aurkezteko eta curriculum gaiekin lotura duten informazioa eskuratzeko erabiltzen da.
HIZKUNTZA Palindromoetan oinarritutako jarduera batzuk jasotzen dira sarrera honetan. Horrelako lana, dibertigarria izateaz gain, morfologia eta sintasia lantzeko baliagarria izan daiteke.
Nik enara neraman amaren aranekin
Berriketan blogetik ere zenbait ideia motibagarri atera ditzakegu.