Eskola honetan Homenaje a Miguel Hernandez proiektuan parte hartu zuten.
Prozedura:
Hiru gela dira. Gela bakoitzean liburu desberdin bateko poema bati buruzko lana egiten da (glog bana egiten dute). Glog-ak ez dira oso desberdinak. Gela batean "El niño yuntero" olerkiari buruz egin dute lana. Glogean agertzen diren hainbat lan:
- Glogaren atzealdea: haur baten irudi handia.
- Izenburua.
- Olerkia, idatzita.
- Olerkiari buruzko iritziak eta komentarioak, ikasleek idatzita.
- Olerkiaren abestia, Joan Manuel Serratek abestuta.
- Liburuari (Viento del pueblo, olerkia duen liburua) buruzko testu bat, ikasleek eginda google.docs erabiliz.
- Olerkia, ikasleek errezitatua, aurkezpen batean. Aurkezpenean, ikasleen soinu artxiboarekin batera, irudien montajea pasatzen da (aurkezpen modura).
- Youtubeko Miguel Hernandez-en biografiari buruzko aurkezpena.
- Aurkezpena -irudiak eta testua- haur langileei buruz: "¿Dónde hay niños yunteros?"
No hay comentarios:
Publicar un comentario