2008-01-15

Hurrengo saiorako (otsailaren 11n): egin beharreko etxeko lanak

1 - Aukeratu komentatu edo aipatu nahi duzun weborri bat eta URL helbidea kopiatu, xaguaren eskuineko botoiari emanez helbidearen gainean.
Adibidea: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp Elhuyar hiztegirako lotura zuzena egin nahi izango banu.- Zure blogean sarrera berri bat egiten hasi ('Nueva entrada' > redactar).
2 - Bertan zure blogean azaldu nahi duzuna idatzi, adibidez, 'Elhuyar Hiztegia'.
3- Hitz horiek xaguarekin aukeratu eta gero, goiko marran azaltzen den 'vinculo' ikonoan klikatu (bolatxo berdea).
4 - Agertuko zaizun leihoan URL (helbide elektronikoa) kopiatu eta 'aceptar'.
5 - Honelako zerbait ikusi beharko duzu Elhuyar Hiztegia

Hau guztia urratsez urrats ikusteko, hona hemen "Slideshare" labur bat:

2008-01-14

Blogen teknikarekin jarraitzeko ariketak

Gaurko saioan probatu ez baduzu, anima zaitez hauetariko ariketaren bat egitera:

1. Nola txertatu irudiak.
2. Nola txertatu soinuak entzuteko 'erreproduktore birtualak'
3. Nola txertatu bideo baten 'pantaila' blogean bertan ikusi ahal izateko.

Azken hiru ariketetarako jarraibideak aurreko sarreran aurki ditzakezu ("2. Irudiak, soinuak eta bideoak... nola txertatu")

4.saiorako zenbait ariketa eta argibide

1. Baimenei buruz...
1.aukera:
Configuración > Comentarios > Mostrar/Ocultar.
Lehenengo erabakia: ea iruzkinak jartzeko aukera eman nahi dugun ala ez.
2.aukera:
Configuración > Comentarios > Persona que puede realizar los comentarios.
- Edozeinek.
- Blogean idazteko baimena eskatzen dutenek.
- Google kontu bat duen edozeinek.
- Bakarrik blogean idazteko baimena dutenek.
3.aukera:
Configuración > Comentarios > ¿Desea habilitar la moderación de comentarios?
- Baietz aukeratuz gero, iruzkinak argitaratuak izan baino lehenago, zuek mezu bat jasoko duzue e-postaz onartu edo ezesteko aukera izateko. Bloga kudeatzera sartuz gero ere ‘debe moderarse x comentarios’ mezua ere irakurtzen da. Bertan klikatuz, onartu edo ezesteko aukera ematen da.

2. Irudiak, soinuak eta bideoak... nola txertatu:

Irudiak.
Bi aukera:
- Zure ordenagailuan dagoen irudi bat igo.
- Interneten jadanik dagoen irudi baten esteka jarri.

Ariketa:
- Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
- Sartu ‘Blog de Rivendel’en sarrera honetan, eta aukeratu esaera bat. Kopia ezazu zure sarreran.
- Flickrcc webgunean sartu eta irudi bat aukeratu zure esaera ilustratzeko. Gorde ezazu zure ordenagailuan (‘mahaigana’ edo ‘escritorio’ tokian gorde gero, saioaren bukaeran, erraz ezabatzeko).
- Zure sarrera berriaren leihatilan ‘Añadir imagen’ ikurra klikatu. ‘Examinar’ aukera ireki eta gordeta duzun irudia aukeratu.
- ‘Subir imagen’ aukeratu. ‘Finalizado’ari eman.
- ‘Publicar entrada’
Adibidea:



Zenbat buru, hainbat aburu





Soinuak.
- Grabatzeko aukera ematen duen zerbitzu bat erabiliz.
- Soinu fitxategiak gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua erabiliz.
- Interneten jadanik dagoen soinu fitxategi baten esteka jarri.

Ariketa:
- Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
- Sartu Radioblog Club weborrian eta bilatu abesti bat.
- Abestiaren izenaren ondoan, ezkerreko aldean, azltzen den ikono urdinean klikatu.
- Irekitzen leiho berrian, eskuineko aldean, bilatu 'Copia/pega este código en tu blog' eta azaltzen den HTML kodea kopiatu.
- Zure sarrera egiteko leihoan ‘Edición de HTML’ aukeratu eta hor kopiatu.
- ‘Publicar entrada’
Adibidea:



Bideoak.
- Bideo fitxategiak gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua erabiliz.
- Interneten jadanik dagoen soinu fitxategi baten esteka jarri.

Ariketa:
1. Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
2. Sartu Youtube weborrian eta bilatu bideo bat bat. ‘Insertar’ hitzaren azpian azaltzen den kodea kopiatu.
3. Zure sarrera egiteko leihoan ‘Edición de HTML’ aukeratu eta hor kopiatu.
4. ‘Publicar entrada’

Adibidea: