2009-03-11

Hemendik aurrera egin beharreko lanekin jarraituko dugun egutegia:

- Martxoaren 27rako, lan guztiak "zinekritika" blogean sartu.
- Apirilaren 27rako, guztiok guztion lanak irakurri.

Lan hauek burutzeko orduan, edozein zalantza izanez gero, hemen azpian dagoen "comentarios" izeneko atalean sartuz, konpartitu dezakegu. Denon artean seguru izango dugula erantzuna.

Apirilaren 27an izango dugun mintegi-saioan, argituko ditugu bukaerako lana egiteko dauden proposamenak.

2009-03-09

'Zine Kritika' blogean idazteko protokoloa (edo nola idatzi zuen lanak)

Hauek dira,formari dagokionez, zuen sarrerak egiterakoan jarraitu beharreko pautak:
Sarreraren izenburuan jarri:

Ipuinaren izena / Filmaren izena

Hauek dira jaso behar diren gutxienezko edukiak:
Testua (Hemen, orain testu bat osatu behar da; ez erabili konparaketa bideratzeko prestatu genuen "fitxaren" formatoa )
Argazki bat
Bukaeran, jarri ikasleen izenak (nahi izanez gero) eta ikastetxearen izena,1. edo 2. A,B eta abar.

Orain arte aipatutakoak minimoak lirateke. Hortik aurrera bakoitzak gehitu diezaioke ikasi dugun guztia:
Bideo bat
Aurkezpenak (Slideshare)
Dokumentuak (Scribd, Issuu, Calameo)
Audio bat eskegi
Loturak web-orriekin informazio gehiago eskuratzeko (idazleari buruz, zuzendaria, aktoreak...)

Denbora lerroak

Educación Tecnológica blogean azaldutako sarrera honetan, AllofMe denbora lerroak egiteko tresna komentatzen da.

Getxolinguae 2009

Getxolinguae 2009 egitaraua argitaratu dute. Aurreko urteetan bezala, aurtengo jardunaldiak maiatzean egingo dira. Edizio berri honen gai nagusia hizkuntzen irakaskuntzarako IKT eta blogen erabilera didaktikoa izango da. Hona hemen zenbait datu:

Gaia:
HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT
COMPETENCIA EN COMUNICACIÓN LINGÜÍSTICA, METODOLOGÍAS Y TIC

Datak: maiatzak 13 eta 14

Tokia: Hotel Igeretxe

Izena emateko informazioa

2009-03-08

Beste DK irakasleen blogetako sarrerak

Hona hemen Bigarren Hezkuntzako hizkuntza irakasle batzuen blogeetan argitaratutako zenbait sarreratako lotura batzuk:

Tiempo de líneas postean denbora lerroak ordenagailuz egiteko aukerez eta erabileraz hitz egiten da.

Donde por fin se desvela... sarreran Los Suaves taldearen abesti bat eta Zolaren narrazio baten arteko loturak bilatzeko jarduera baten berri ematen da.

Re(paso) de matemáticas hizkuntza klaseetan matematika gaitasuna lantzeko zenbait ideia.

Nuestro blog de DC/Gure CD bloga Zaratamoko Berritzeguneko DK taldearen blogean zenbait ideia, informazio, beste irakasleen blogen erreferentziak aurki daitezke.

2009-03-06

Blogean soinu fitxategiak txertatzeko aukerak

Muzicons web guneak gure soinu fitxategiak igo eta argitaratzen uzten zuen. Azken hilabetean, zoritxarrez, trsta aldatu dute eta momentu honetan (09/03/06) Internet jadanik igota dauden mp3en erreprodizitzeko 'player' txertatzen uzten du bakarrik.

Goear guneak, ordea, oraindik uzten du fitxategiak igotzen. horretarako 'register' edo erabiltzailearen kontu bat ireki behar duzue lehendabizi. Gero 'log in' egin.
Zuen klabeez sartuta zaudetenean 'upload' aukeratu fitxategiak igotzeko. Fitxategiaren izen bat aukeratu eta idatzi, egilea eta deskribapen txiki bat eman eta, azkenean, 'examinar' botoiari eman igo nahi duzuen fitxategia bilatzeko.
Erreproduktorea blogean txertatzeko, 'This son in your site' atalean agertzen den kodea kopiatu eta itsatsi behar da.
Adibidea: