2011-04-11

Zenbait baliabide eskuratzeko orriak

FILOSOFIA

EKONOMIA

Ecomur: informazioa, datuak, bideoak...

GEOGRAFIA

Mapagunea: euskarazko mapak


2011-04-10

Online itzultzaile bat eta ahoskatzaile bat

Sitepal online itzultzaileak hainbat hizkuntzaren arteko itzulpen sinpleak egiteko aukera ematen du. Tresna hau erabilgarri suerta daiteke ingeleseko gelan gramatika lantzeko (esaldi baten itzulpena aurreratuz, emandako itzulpena azteruz gaizki balego...)




Programa berak beste aukera hau dauka: idazten dugun testua ahoskatzea. Beste hainbat hizkuntzaren artean euskara duenez, ikasle etorri berriei edo zailtasun handiak dituzten beste ikasleei baliagarria izan dakieke bakarka praktikatzeko.

2011-04-09

Ideia didaktikoak

GIZARTEA
Hizkuntza eta gizarte esparrua Antigua-Luberri BHIko talde batek lanak aurkezteko eta curriculum gaiekin lotura duten informazioa eskuratzeko erabiltzen da.

HIZKUNTZA
Palindromoetan oinarritutako jarduera batzuk jasotzen dira sarrera honetan. Horrelako lana, dibertigarria izateaz gain, morfologia eta sintasia lantzeko baliagarria izan daiteke.

Nik enara neraman amaren aranekin

Berriketan blogetik ere zenbait ideia motibagarri atera ditzakegu.

2011-04-08

Bloggerrekin egindako blogak beste formato batzuetan ikusteko

Bloggerrek blogak beste zenbait era desberdinetan ikusteko aukera berria plazaratu du. Hona hemen adibide batzuk:

Sekretua? Gehitu /view zure blogaren URLra.

2011-04-06

Alesti RSS irakurlea

Alesti “Web 2.0” jario irakurle sinplea da. Gure intereseko berri eta blog guztietako azken sarrerak irakurtzeko tresna erosoa izan daiteke.