2010-04-26

"Fotonotiziekin" egindako lana ebaluatzeko balizko probak


Azkeneko mintegi-saioan esan genuen eran, bakoitzak bere gelako "fotonotiziak" dagokion wikian sartu ondoren, animatzen bazarete honako ebaluazio probak egin ditzakezue:


a. Eskatu ikasleei beraiek landutako gaiarekin zerikusia duten bi argazki bilatu ditzatela (ez lukete balio, dagoeneko gelako lanean erabili direnak), eta horietako bakoitzarentzat testu bat ("fotonotizia"ren moduko testu bat) idatz dezatela.


b. Eman ikasleei, bere mailako beste taldeek wikian sartu dituzten bi argazki eta idatzi dezatela bakoitzarentzako testua.


Maiatzako mintegi-saioan komentatuko dugu nola joan diren proba hauek edo zuek prestatutako beste edozein.

2010-04-15

Ahozko grabazioak


Etxegiroan web gunean zenbait istorio entzun daitezke. Badaude euskarazko eta gaztelaniazko grabazioak bi kategoritan sailkatuta: helduak / gazteak eta umeak.

2010-04-11

Interneten informazioa bilatzeko jarduera

Interconocidos web gunean pista joko bat proposatzen da Google bilatzailea eta Google Maps tresnak erabiliz. Webquesta ez bada ere, altxor bilaketa teknikaren antzeko ariketa da, baliagarria Internetetik informazioa eskuratzeko.