2011-05-16

2010/11 ikasturteko errepasoa

Hemen daude ikasturte honetan zehar ikusitako zenbait baliabide. Izenek blog honetako sarrera batzuekin lotura dute:





Publizitatea lantzeko zenbait proposamen

Ana Isabel Romeok  eta Lourdes Domenechek, "Entre textos" blogean, publizitatea lantzeko proposamen ezberdinak eskeintzen dizkigute. Horietako batzuek, ikuspuntu dibertigarria eta lan mamitsua elkartzen dituzte. Ea zer iruditzen zaizuen.



2011-05-12

Ikasturte bukaerarako zenbait jarduera dibertigarri

Hona hemen baliabide batzuk ikasturteko azkeneko asteetan jarduera entretenituren bat antolatzeko:

Viscosity, Picasso Head eta Taller de esculturas virtuales, adibidez, sormena lantzeko aukera ematen dute. Sortutako irudietan oinarritutako testuak idaz daitezke paperez edo online erakusketa bat egiteko.
Kapera Sixtinoa ezagutzeko, elementuen bilaketan oinarritutako ariketak proposa daitezke.

Flash Mapa Interaktiboak web gunean puzleak, galderak eta tokiak identifikatzeko ariketak aurki daitezke.

Eta bukatzeko, artea lantzeko joko pare bat: Guido contra el señor de las sombras eta Juego de las miradas.