2009-05-17

Getxolinguae

Joan den astean, asteazken eta ostegunean, Getxolinguae 2009 jardunaldiak egin ziren. Aurtengo edizioaren izenburua hau izan zen: HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT / COMPETENCIA EN COMUNICACIÓN LINGÜÍSTICA, METODOLOGÍAS Y TIC.

Beste gauza batzuen artean, Bigarren Hezkuntzako lau Hizkuntza irakaslek blogak eta liburu interaktiboak nola erabiltzen dituzten azaldu zuten.

Hona hemen, laburpen gisa aipaturiko irakasle horien izenak, hitzaldien izenburuak, beren blog nagusiak eta Getxon erabilitako aurkezpenak:

Felipe Zayas, Blogs en el aula: motivos para escribir y reflexionar sobre el escribir
Blog: Darle a la lengua

Antonio Solano, La sintaxis estructural de los blogs

Blog: (Re)paso de lengua


Manuel Guerrero, Uso didáctico del libro interactivo en el aula

Blog: El blog del profesor de lengua


Ricardo Martínez de la Pera, Pretextos: Del blog del aula al blog del alumnado

Blog: Pretextos


2009-05-04

Azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak



Gogorarazi nahi dizuegu hauek direla azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak:
- Ikasleek egin beharreko bukaerako lana hau izango da: Philip. K.Dick-en mundu literario-propioaren ezaugarriak zeintzuk diren ondorioztatzea eta horrekin egindako testua "zinekritika" blogean sartzea.
- Lan hori egiteko, orain, bestek egindako lanak irakurriko dituzte eta nahi izanez gero ikus dezakete Blad Runner filma (lagungarria izan daitekelakoan).
- Mintegiko azken saioa aste bat atzeratu dugu : maiatzaren 18an egingo dugu (beti bezala aste bete lehenago bidaliko dugu deialdia gai-zerrendarekin).