2010-10-27

Gure ikasleak kazetari



Gure mintegi-kide den Iñaki Olazabalek (El Pilar ikastetxekoak) komentatzen digu "Diario Vasco" egunkariak NIKAZETARI izeneko lehiaketa jarri duela martxan. Lehiaketa horren helburua ikasleekin egunkari digital bat sortzea da. Iñakiren taldeak joan den urtean parte hartu zuen eta ikasleak oso gustora aritu ziren ( baita "elkarrizketak" kategorian saria lortu ere). Apuntatzeko epea orain ireki dute.Animatzen bazarete, helbide honetan informazio gehiago aurkituko duzue: http://nikazetari.diariovasco.com/2010/

2010-10-23

Webquest tailerra


Taller de webquest web guneak Garatu ikastaro batean egindakoa biltzen du: lan prozedura saioz saio eta partaideek ekoiztutako webquestak. Bai ikastaroa kudeatzeko web gunea bai webquestak egiteko Google Sites erabili da.


2010-10-18

1.mintegi bilerarako gai zerrenda

Blogen erabilera GGZZen eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan
1.saioa (10/10/18)
Gai-zerrenda:
1. Aurkezpenak.
2. Mintegiko helburuak eta lan-proposamenak azaldu.
3. Gelan erabiltzen diren blog batzuk ezagutu.
4. Mintegikideen maila teknikoaren arabera eginkizun ezberdinak:
A-Taldea: blog bat sortu.
B-Taldea: bloga berritu.
C-Taldea: proposamen didaktikoen azterketa eta aukeraketa.
5. C Taldekoek aukeratu dituzten proposamenak azaldu.