2010-12-20

GoogleDocs praktikatzeko ariketa

1. Sartu GoogleDocs-en zure Google (Blogger/Gmail) kontuaren datuak erabiliz.
2. Word dokumentu bat igo.
3. Editatu eta aldaketa bat egin. Gorde.
4. Dokumentua publiko egiteko, 'compartir' atalean sartu eta aukeratu 'cualquier usuario que reciba el enlace'.
5. Kopiatu dokumentuaren URL helbidea eta txertatu lotura batean zure blogean.

GoogleDocs tutorial bat

2010-12-19

Zertarako erabil daiteke GoogleDocs

GoogleDocs zerbitzua oso erabilgarria izan daiteke Hezkuntzan. Hona hemen ideia batzuk:

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak online sortzeko.

TESTU PROZESADOREA

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak gordetzeko.

FITXATEGIA

- Testu dokumentuak eta aurkezpenak publiko egiteko haien URL helbideak e-postaz bidaltzeko edo blog, wiki eta beste zenbait Interneteko zerbitzuak erabiliz argitaratzeko.

ARGITALETXEA

- Egile desberdinen artean dokumentu bat ekoizteko (bakoitzak zati bat idatziz edo zuzenketak eginez).

ELKARLANA

2010-12-16

Interneten dokumentuak eskegitzeko zenbait progama

Hemen dituzue linkak, blogean  dokumentuak nola gelditzen diren ikusteko programa ezberdinetan  :
issuu, calaméo, slidesharescribd

Eta hemen glogak zer diren ikusteko adibide bat: "Xabier Lete: in memoriam"

2010-12-15

GoogleDocs

Hona hemen GoogleDocs erabiltzen ikasteko bideo tutorial bat:

2010-11-19

Hitz ederrenak

Euskararen nazioarteko eguna ospatzeko, euskarazko hitz gogokoenak azaltzeko ekimena antolatu dute.


A pie de aula blogean hitz politen aukeraketa nola landu zen gelan aurkezten da.

2010-11-16

2010-11-15

Adibide oker bat

2010-11-14

Glogekin egindako esperientzia bat

Glogs de Gandasegi

Eskola honetan Homenaje a Miguel Hernandez proiektuan parte hartu zuten.

Prozedura:

Hiru gela dira. Gela bakoitzean liburu desberdin bateko poema bati buruzko lana egiten da (glog bana egiten dute). Glog-ak ez dira oso desberdinak. Gela batean "El niño yuntero" olerkiari buruz egin dute lana. Glogean agertzen diren hainbat lan:

  • Glogaren atzealdea: haur baten irudi handia.
  • Izenburua.
  • Olerkia, idatzita.
  • Olerkiari buruzko iritziak eta komentarioak, ikasleek idatzita.
  • Olerkiaren abestia, Joan Manuel Serratek abestuta.
  • Liburuari (Viento del pueblo, olerkia duen liburua) buruzko testu bat, ikasleek eginda google.docs erabiliz.
  • Olerkia, ikasleek errezitatua, aurkezpen batean. Aurkezpenean, ikasleen soinu artxiboarekin batera, irudien montajea pasatzen da (aurkezpen modura).
  • Youtubeko Miguel Hernandez-en biografiari buruzko aurkezpena.
  • Aurkezpena -irudiak eta testua- haur langileei buruz: "¿Dónde hay niños yunteros?"


2010-11-08

2.mintegi bilerarako gai zerrenda

NON: Irungo Berritzegunean (hasieran Areto Nagusian, gero Informatika gelan )
ORDUTEGIA: 15:00etatik 17:00etara

GAI ZERRENDA:
1. Informazioa.
2. Blogen egoera errepasatu
3. Gelako blogekin lan egin:
a. A-Taldea (hasi berriak)
i. Blogen diseinua, konfigurazioa, iruzkinak...
ii. Blogaren sarreretan trebatzea: irudiak, loturak egitea...

b. B-Taldea:
i. Aurreko saioan planteatutako galderak erantzun.
ii. Norberaren blogean lan egiteko: iradokizunak, beste blog batzuk aztertu, sarrera berriak.
iii. Tresna berriak ezagutzen: “glog”.

4. Bakoitzak lekarzkeenak.

2010-10-27

Gure ikasleak kazetari



Gure mintegi-kide den Iñaki Olazabalek (El Pilar ikastetxekoak) komentatzen digu "Diario Vasco" egunkariak NIKAZETARI izeneko lehiaketa jarri duela martxan. Lehiaketa horren helburua ikasleekin egunkari digital bat sortzea da. Iñakiren taldeak joan den urtean parte hartu zuen eta ikasleak oso gustora aritu ziren ( baita "elkarrizketak" kategorian saria lortu ere). Apuntatzeko epea orain ireki dute.Animatzen bazarete, helbide honetan informazio gehiago aurkituko duzue: http://nikazetari.diariovasco.com/2010/

2010-10-23

Webquest tailerra


Taller de webquest web guneak Garatu ikastaro batean egindakoa biltzen du: lan prozedura saioz saio eta partaideek ekoiztutako webquestak. Bai ikastaroa kudeatzeko web gunea bai webquestak egiteko Google Sites erabili da.


2010-10-18

1.mintegi bilerarako gai zerrenda

Blogen erabilera GGZZen eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan
1.saioa (10/10/18)
Gai-zerrenda:
1. Aurkezpenak.
2. Mintegiko helburuak eta lan-proposamenak azaldu.
3. Gelan erabiltzen diren blog batzuk ezagutu.
4. Mintegikideen maila teknikoaren arabera eginkizun ezberdinak:
A-Taldea: blog bat sortu.
B-Taldea: bloga berritu.
C-Taldea: proposamen didaktikoen azterketa eta aukeraketa.
5. C Taldekoek aukeratu dituzten proposamenak azaldu.

2010-06-02

A la caza del gazapo


Educación Tecnológica blogaren bitartez A la caza del gazapo baliabide didaktikoaren berria iristen zait. Baliabide hau zenbait egunkaritan argitaratutako adierazpen ez zuzenen azterketan oinarritzen da. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduerak aurki daitezke.

2010-05-31

Web 2.0 tresnei buruzko azalpena

Aurkezpen honetan Gorka Palazio EHUko irakasleak Web 2.0. tresnei buruzko azalpen bat ematen du gaurregun erabiltzen diren zenbait aukera aipatuz. Lizentzia kontueekin bereziki zentratzen du azalpena.

2010-05-17

Poesia lantzeko proposamen bat


Princesas de ayer y hoy poesia lantzeko jarduera sekuentzia bat da. Azkeneko ataza ikasleek sortutako poemak aurkeztea da eta hortara iristeko zenbait testu lirikoen irakurketa eta azterketa planteatzen dira.

2010-05-16

Elkarrizketak

Berriz ere A pie de aula blogean teknologia berriak hizkuntza irakaskuntzan txertatzeko ideia didaktiko motibagarriak aurkezten dira. Oraingo honetan azalpen testua eta elkarrizketa lantzeko ¿expertos? jarduera aukeratu dugu.


2010-05-03

Deskribapenak

A pie de aula blogaren bidez bere egileak, Lourdes Domenech, ideia didaktiko sortzaile eta motibagarri asko aurkezten ditu.

Hona hemen hiru adibide:

Galería de tipos sociales
Y ¿cómo es él?'
Un álbum para la descripción

Attribution: "Herr Bart"
http://www.flickr.com/photos/26652303@N07/2994502421

2010-04-26

"Fotonotiziekin" egindako lana ebaluatzeko balizko probak


Azkeneko mintegi-saioan esan genuen eran, bakoitzak bere gelako "fotonotiziak" dagokion wikian sartu ondoren, animatzen bazarete honako ebaluazio probak egin ditzakezue:


a. Eskatu ikasleei beraiek landutako gaiarekin zerikusia duten bi argazki bilatu ditzatela (ez lukete balio, dagoeneko gelako lanean erabili direnak), eta horietako bakoitzarentzat testu bat ("fotonotizia"ren moduko testu bat) idatz dezatela.


b. Eman ikasleei, bere mailako beste taldeek wikian sartu dituzten bi argazki eta idatzi dezatela bakoitzarentzako testua.


Maiatzako mintegi-saioan komentatuko dugu nola joan diren proba hauek edo zuek prestatutako beste edozein.

2010-04-15

Ahozko grabazioak


Etxegiroan web gunean zenbait istorio entzun daitezke. Badaude euskarazko eta gaztelaniazko grabazioak bi kategoritan sailkatuta: helduak / gazteak eta umeak.

2010-04-11

Interneten informazioa bilatzeko jarduera

Interconocidos web gunean pista joko bat proposatzen da Google bilatzailea eta Google Maps tresnak erabiliz. Webquesta ez bada ere, altxor bilaketa teknikaren antzeko ariketa da, baliagarria Internetetik informazioa eskuratzeko.

2010-03-08

Esdrújulas

Palabras Tendidas blogeko sarrera honetan gaztelaniazko hitz proparoxitonoak (esdrújulas) lantzeko abesti batzuk proposatzen dira.

2010-02-08

Gizarte zientzietako lanak antolatuz

Gizarte zientzietako lanak (ideiak eta lan proposamena).

Ataza mota eta gaiak:
· 3.mailan, “fotonoticia”, sektore ekonomikoak.
· 4.mailan, “fotonoticia”, 1930-50 urteetako gizartea.

Antolaketa:
Talde bakoitzeko gutxienez, 3 “fotonoticia”; gehienez, 6.
Epea: martxoaren 19a.
Wikiaren egitura: talde bakoitzerako orri bat.

Ipuinak irudizkatuz

Ipuin bilduma lana borobiltzeko, honako hau proposatzen da: ipuinak irakurri ondoren, irudi batzuk gehitzea. Horetarako talde bakoitzean irudi egoki bat eta dagokion argazki-oina prestatu eta wikian jarriko dute.

Ardurak:
§ Ipuin 1. Iñaki U. (1.zatiarekin lotuta) eta Lurdes (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 2. Eli (1.zatiarekin lotuta) eta Yolanda (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 3. Nerea (1.zatiarekin lotuta) eta Ana (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 4.Peio.

2010-02-01

Ipuinen izenburuak aukeratzeko prozedura

Ipuin bilduma wikian argitaratutako lau ipuinen izenburuak aukeratzeko, honako prozedura proposatzen dugu:

1. Gelako blog bakoitzean jarduera hau planteatzen da: lau ipuinetarako izenburuak pentsatzea. Nork: irakasleak. Noiz: otsailaren 1ean.


2. Ikasleek izenburuak proposatzen dituzte iruzkinen bidez. Nork: ikasleek. Noizko: otsailaren 19rako.


3. Gelan ipuin bakoitzerako izenburu bat aukeratzen da eta gelako blogean jartzen da sarrera berri batean. Nork: irakasle eta ikasleek. Noizko: otsailaren 26rako.


4. Wikian bozketa egiteko gadgetak jartzen dira epe baten barru lau ipuinetarako izenburu bana aukeratzeko. Nork: Berritzeguneko kideek. Noizko: martxoaren 1erako.


5. Wikian izenburuak jarriko dira. Nork: BGko kideek. Noizko: martxoaren 22rako.

Gizarte zientzietako proiektuak azaltzeko wikiak

Hurrengo hilabeteetan Gizarte Zientzietako edukiak wikien bidez lantzeko, honako bi wiki hauek ireki ditugu:

GIZARTE ZIENTZIAK DBH4

Gogora zaitez dagokizun wikian idazteko baimena eskatu behar duzula, 'unirte a este wiki' aukeraren bidez edo zuzenean eskatuz emailez edo mintegi saio batean.

2010-01-18

Gizarte Zientzietako proiektua egiteko material lagungarriak

Material hauek dira aurreko mintegi saioan azaldu genituenak.
Batetik, ardatz kronologikoa egiterakoan lagundu dezaketenak ( irakasleentzako dokumentua eta ikasleentzakoa ).
Bestetik, "fotonotizia" delakoa lantzeko lagungarriak izango direnak ( irakasleentzakoa eta ikasleentzakoa )