2011-03-16

Zenbait ideia didaktiko

Wiki honetan ingelesa hirugarren hizkuntza bezala duten ikasle batzuek idatzitako eta grabatutako testuak aurkezten dira.


A hombros de gigantes blogean Filosofiaren garai batzuei buruzko jarduera sekuentziak proposatzen dira.



Bigarren Mundu Gerra lantzeko 'aventura didáctica' moduko jarduera sekuentzia honetan aipaturiko gerra-gatazkari buruzko 30 galdera planteatzen zaizkie ikasleei.


Berriro ere A pie de aula blogera jotzen dugu ideia didaktiko baten bila. Oraingo honetan El Quijote liburuaren bertsio egokitu baten irakurketan oinarrituta, ikasleek mota desberdinetako jarduerak egiten dituzte, haien artean "audiohiztegi" bat.


Hurrengo blog honetan ("El timbre del recreo"), hizkuntzarako proposamen eta lan ezberdinak azaltzen dira. Horietako batzuk oso gomendagarriak. Askotan "PCPI" taldeko ikasleek egindakoak dira.
Beste honetan ("Blogmaníacos") berriz, ikasleek, beldurrezko ipuin baten bertsioa bideoan grabatuta eskeintzen digute. Halaber, ipuin osoa jasotzen da. Ipuin hau bilduma baten barruan sartzen da (agian kontuan hartzeko moduko liburua).



Euskara arloan jarduten duten blogen artean Euskal Jankintza dugu adibide eredugarria. Beste gauza askoren artean ikasleek egindako elkarrizketak jasotzen dira bertan eta Gaurko hitza atalean hiztegia aberasteko proposamenak biltzen dira.