2009-10-21

Google Calendar

Educación Tecnológica blogaren bidez, Google Calendar egutegiaren ezaugarriak hobeto ezagutzeko tutorial baten berria jaso dut.

2009-10-19

Webquestak errepasatzen

Zer da webquest bat?

Zein webquest mota daude?

Webquesten ezaugarriak taula batean.

Adibidea.

Teknikari dagokionez....

- Word edo Frontpage erabiliz, orrialde desberdinetan.
- Word edo Frontpage erabiliz, orri bakar batean.
- PHP zerbitzuak erabiliz.
- Blog bat erabiliz.
- Wiki bat erabiliz.

2009-10-05

Immigrazioari buruzko jarduera

Matilde Martínezek immigrazioari buruzko Bigarren Hezkuntzako lan bat komentatzen du Palabras Tendidas blogean Emigrantes izenburuko sarreran. Ideia didaktiko hori (edo antzeko bat) praktikara eramateko bere proposamenak ere ematen ditu bertan.

2009-09-02

IKTen erabilera bigarren hezkuntzan

Gabriela Zayas irakaslearen blogeko sarrera honetan esperientzia baten memoria irakur daiteke. Beste zenbait gauzaren artean, hasiera batean blogak nola erabili zituen komentatzen du aipaturiko irakasle horrek.

2009-06-24

Web 2.0.aren erabilera didaktikoari buruzko aurkezpena

Hona hemen Francisco Muñoz de la Peñak sortutako diaporama, hezkuntzan teknologia berriak (eta bereziki Web 2.0. izenpean biltzen direnak) erabiltzeko zenbait aukera eta kontuan hartu behar diren aspektu azaltzeko.

2009-05-17

Getxolinguae

Joan den astean, asteazken eta ostegunean, Getxolinguae 2009 jardunaldiak egin ziren. Aurtengo edizioaren izenburua hau izan zen: HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT / COMPETENCIA EN COMUNICACIÓN LINGÜÍSTICA, METODOLOGÍAS Y TIC.

Beste gauza batzuen artean, Bigarren Hezkuntzako lau Hizkuntza irakaslek blogak eta liburu interaktiboak nola erabiltzen dituzten azaldu zuten.

Hona hemen, laburpen gisa aipaturiko irakasle horien izenak, hitzaldien izenburuak, beren blog nagusiak eta Getxon erabilitako aurkezpenak:

Felipe Zayas, Blogs en el aula: motivos para escribir y reflexionar sobre el escribir
Blog: Darle a la lengua

Antonio Solano, La sintaxis estructural de los blogs

Blog: (Re)paso de lengua


Manuel Guerrero, Uso didáctico del libro interactivo en el aula

Blog: El blog del profesor de lengua


Ricardo Martínez de la Pera, Pretextos: Del blog del aula al blog del alumnado

Blog: Pretextos


2009-05-04

Azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak



Gogorarazi nahi dizuegu hauek direla azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak:
- Ikasleek egin beharreko bukaerako lana hau izango da: Philip. K.Dick-en mundu literario-propioaren ezaugarriak zeintzuk diren ondorioztatzea eta horrekin egindako testua "zinekritika" blogean sartzea.
- Lan hori egiteko, orain, bestek egindako lanak irakurriko dituzte eta nahi izanez gero ikus dezakete Blad Runner filma (lagungarria izan daitekelakoan).
- Mintegiko azken saioa aste bat atzeratu dugu : maiatzaren 18an egingo dugu (beti bezala aste bete lehenago bidaliko dugu deialdia gai-zerrendarekin).