2010-02-01

Ipuinen izenburuak aukeratzeko prozedura

Ipuin bilduma wikian argitaratutako lau ipuinen izenburuak aukeratzeko, honako prozedura proposatzen dugu:

1. Gelako blog bakoitzean jarduera hau planteatzen da: lau ipuinetarako izenburuak pentsatzea. Nork: irakasleak. Noiz: otsailaren 1ean.


2. Ikasleek izenburuak proposatzen dituzte iruzkinen bidez. Nork: ikasleek. Noizko: otsailaren 19rako.


3. Gelan ipuin bakoitzerako izenburu bat aukeratzen da eta gelako blogean jartzen da sarrera berri batean. Nork: irakasle eta ikasleek. Noizko: otsailaren 26rako.


4. Wikian bozketa egiteko gadgetak jartzen dira epe baten barru lau ipuinetarako izenburu bana aukeratzeko. Nork: Berritzeguneko kideek. Noizko: martxoaren 1erako.


5. Wikian izenburuak jarriko dira. Nork: BGko kideek. Noizko: martxoaren 22rako.

Gizarte zientzietako proiektuak azaltzeko wikiak

Hurrengo hilabeteetan Gizarte Zientzietako edukiak wikien bidez lantzeko, honako bi wiki hauek ireki ditugu:

GIZARTE ZIENTZIAK DBH4

Gogora zaitez dagokizun wikian idazteko baimena eskatu behar duzula, 'unirte a este wiki' aukeraren bidez edo zuzenean eskatuz emailez edo mintegi saio batean.

2010-01-18

Gizarte Zientzietako proiektua egiteko material lagungarriak

Material hauek dira aurreko mintegi saioan azaldu genituenak.
Batetik, ardatz kronologikoa egiterakoan lagundu dezaketenak ( irakasleentzako dokumentua eta ikasleentzakoa ).
Bestetik, "fotonotizia" delakoa lantzeko lagungarriak izango direnak ( irakasleentzakoa eta ikasleentzakoa )

2009-12-08

Deskribapena lantzeko jarduera bat

Repaso de Lengua blogeko Cinco palabras izenburuko sarreran deskribapena lantzeko jarduera bat aurkezten da. Abiapuntua Bernardo Atxagaren testu bat da. Ikasleek Obabakoak liburuan azaldutako testu labur bat irakurri ondoren, gaia aldatu eta behar diren zenbait moldaketa egin behar dituzte beraien testu berriak ekoizteko.

Hona hemen erabilitako fitxa:
Actividad de descripción

2009-11-23

Blogak erabiltzeko ideiak (2)

(Re)paso de lengua blogean Antonio Solanok Despliegue poético jardueraren berri ematen digu. DBHko ikasleek grabatutako poemak entzun daitezke aipatutako sarreran azaltzen diren loturak sakatuz.

2009-11-03

Ipuinak idazteko material lagungarria


Hemen eskuratu dezakezun materialak ( "Taller de cuentos" ) ideia asko ematen ditu ipuinak ikasleekin lantzeko. Ea baliogarria iruditzen zaizuen.

2009-11-02

Blogak erabiltzeko ideiak

Hona hemen zenbait ideia gelako blogak erabiltzeko:

SARRERA BATEAN BIDEO BAT TXERTATU ETA IKASLEEN INTERAKZIOA (galdera bat erantzunez, ataza bat eginez, etab.) SUSTATU.
Adibideak:
La perspectiva.
Niños de la calle.

SARRERA BATEAN PRENTSAREKIN LOTURA DUTEN JARDUERA BATZUK PLANTEATZEN DIRA.
Bi aukera:
1. Gaurkotasun gertakariekin lotura duen irudi bat jartzen da sarrera batean. Ikasleei honako hau planteatzen zaie: zerekin lotzen da irudi hori asmatzea eta prentsan gaia jarraitzea aste batean zehar, adibidez. Ikasleek gelara eramango dute egunkarietan aurkitutakoa.
2. Titulurik gabeko albiste bat jartzen da sarrera batean. Ikasleek izenburua jartzeko iradokizunak ematen dituzte iruzkinen bidez.

GELAKO BLOGEAN IKASLEEK ERE PARTE HARTZEN DUTE BERAIEK IRAKURRITAKO LIBURUEN BERRI EMATEKO.
Adibidea:
Mira lo que leo.