2010-10-23

Webquest tailerra


Taller de webquest web guneak Garatu ikastaro batean egindakoa biltzen du: lan prozedura saioz saio eta partaideek ekoiztutako webquestak. Bai ikastaroa kudeatzeko web gunea bai webquestak egiteko Google Sites erabili da.


2010-10-18

1.mintegi bilerarako gai zerrenda

Blogen erabilera GGZZen eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan
1.saioa (10/10/18)
Gai-zerrenda:
1. Aurkezpenak.
2. Mintegiko helburuak eta lan-proposamenak azaldu.
3. Gelan erabiltzen diren blog batzuk ezagutu.
4. Mintegikideen maila teknikoaren arabera eginkizun ezberdinak:
A-Taldea: blog bat sortu.
B-Taldea: bloga berritu.
C-Taldea: proposamen didaktikoen azterketa eta aukeraketa.
5. C Taldekoek aukeratu dituzten proposamenak azaldu.

2010-06-02

A la caza del gazapo


Educación Tecnológica blogaren bitartez A la caza del gazapo baliabide didaktikoaren berria iristen zait. Baliabide hau zenbait egunkaritan argitaratutako adierazpen ez zuzenen azterketan oinarritzen da. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleei zuzendutako jarduerak aurki daitezke.

2010-05-31

Web 2.0 tresnei buruzko azalpena

Aurkezpen honetan Gorka Palazio EHUko irakasleak Web 2.0. tresnei buruzko azalpen bat ematen du gaurregun erabiltzen diren zenbait aukera aipatuz. Lizentzia kontueekin bereziki zentratzen du azalpena.

2010-05-17

Poesia lantzeko proposamen bat


Princesas de ayer y hoy poesia lantzeko jarduera sekuentzia bat da. Azkeneko ataza ikasleek sortutako poemak aurkeztea da eta hortara iristeko zenbait testu lirikoen irakurketa eta azterketa planteatzen dira.

2010-05-16

Elkarrizketak

Berriz ere A pie de aula blogean teknologia berriak hizkuntza irakaskuntzan txertatzeko ideia didaktiko motibagarriak aurkezten dira. Oraingo honetan azalpen testua eta elkarrizketa lantzeko ¿expertos? jarduera aukeratu dugu.


2010-05-03

Deskribapenak

A pie de aula blogaren bidez bere egileak, Lourdes Domenech, ideia didaktiko sortzaile eta motibagarri asko aurkezten ditu.

Hona hemen hiru adibide:

Galería de tipos sociales
Y ¿cómo es él?'
Un álbum para la descripción

Attribution: "Herr Bart"
http://www.flickr.com/photos/26652303@N07/2994502421