2010-01-18

Gizarte Zientzietako proiektua egiteko material lagungarriak

Material hauek dira aurreko mintegi saioan azaldu genituenak.
Batetik, ardatz kronologikoa egiterakoan lagundu dezaketenak ( irakasleentzako dokumentua eta ikasleentzakoa ).
Bestetik, "fotonotizia" delakoa lantzeko lagungarriak izango direnak ( irakasleentzakoa eta ikasleentzakoa )

2009-12-08

Deskribapena lantzeko jarduera bat

Repaso de Lengua blogeko Cinco palabras izenburuko sarreran deskribapena lantzeko jarduera bat aurkezten da. Abiapuntua Bernardo Atxagaren testu bat da. Ikasleek Obabakoak liburuan azaldutako testu labur bat irakurri ondoren, gaia aldatu eta behar diren zenbait moldaketa egin behar dituzte beraien testu berriak ekoizteko.

Hona hemen erabilitako fitxa:
Actividad de descripción

2009-11-23

Blogak erabiltzeko ideiak (2)

(Re)paso de lengua blogean Antonio Solanok Despliegue poético jardueraren berri ematen digu. DBHko ikasleek grabatutako poemak entzun daitezke aipatutako sarreran azaltzen diren loturak sakatuz.

2009-11-03

Ipuinak idazteko material lagungarria


Hemen eskuratu dezakezun materialak ( "Taller de cuentos" ) ideia asko ematen ditu ipuinak ikasleekin lantzeko. Ea baliogarria iruditzen zaizuen.

2009-11-02

Blogak erabiltzeko ideiak

Hona hemen zenbait ideia gelako blogak erabiltzeko:

SARRERA BATEAN BIDEO BAT TXERTATU ETA IKASLEEN INTERAKZIOA (galdera bat erantzunez, ataza bat eginez, etab.) SUSTATU.
Adibideak:
La perspectiva.
Niños de la calle.

SARRERA BATEAN PRENTSAREKIN LOTURA DUTEN JARDUERA BATZUK PLANTEATZEN DIRA.
Bi aukera:
1. Gaurkotasun gertakariekin lotura duen irudi bat jartzen da sarrera batean. Ikasleei honako hau planteatzen zaie: zerekin lotzen da irudi hori asmatzea eta prentsan gaia jarraitzea aste batean zehar, adibidez. Ikasleek gelara eramango dute egunkarietan aurkitutakoa.
2. Titulurik gabeko albiste bat jartzen da sarrera batean. Ikasleek izenburua jartzeko iradokizunak ematen dituzte iruzkinen bidez.

GELAKO BLOGEAN IKASLEEK ERE PARTE HARTZEN DUTE BERAIEK IRAKURRITAKO LIBURUEN BERRI EMATEKO.
Adibidea:
Mira lo que leo.

2009-10-29

"Eskolen arteko ipuinak": plangintza

Eskolen artean osatu behar ditugun lau ipuinen plangintza horrela gelditu da:

3. DBHn Ipuin 1: Dunboa BHIk (Nereak)--hasiera/ Hirubide BHIk (Lurdesek)--garapena/ Txingudi BHIk --bukaera.
3. DBHn Ipuin 2: Dunboa BHIk (Nereak)--hasiera/ Langaitz BHIk (Anak)--garapena/ Txingudi BHIk (Iñakik)-- bukaera 1; Hirubide BHIk (Lurdesek)--bukaera 2.

4. DBHn Ipuin 3: Dunboa BHIk (Peiok)--hasiera/ Toki-Alai BHIk (Yolandak)--garapena/ Txingudi BHIk (Elisabetek)--bukaera.
4. DBHn Ipuin 4 : Dunboa BHIk (Peiok)--hasiera/ El Pilarrek (Iñakik)--garapena/ Txingudi BHIk (Elisabetek)--bukaera 1; Toki-Alai BHIk (Yolandak)--bukaera 2.


Ipuinen hasierak argitaratuta izateko azken eguna: AZAROAREN 13a.
Ipuinen garapenak argitaratuta izateko azken eguna: AZAROAREN 27a.
Ipuinen bukaerak argitaratuta izateko azken eguna: ABENDUAREN 18a.
Ez ahaztu: Bakoitzak, dagokion lana wikian argitaratzen duenean, bere eskolako blogean ohar bat jarriko du horren berri emanez eta wikiarekin lotura sartuz (edo wikiaren helbidea jasoz).
Dakizuenez, gure ipuinak argitaratzeko wiki bat sortu dugu, hau da bere helbidea: http://ipuinbilduma.wikispaces.com/
Honetaz gain, beste wiki bat sortu dugu teknikoki trebatzen joateko: http://saltseatu.wikispaces.com/

2009-10-23

Zer dira wikiak?

Bideo honetan wikiaren kontzeptua argitzen saiatzen dira.