2010-04-26

"Fotonotiziekin" egindako lana ebaluatzeko balizko probak


Azkeneko mintegi-saioan esan genuen eran, bakoitzak bere gelako "fotonotiziak" dagokion wikian sartu ondoren, animatzen bazarete honako ebaluazio probak egin ditzakezue:


a. Eskatu ikasleei beraiek landutako gaiarekin zerikusia duten bi argazki bilatu ditzatela (ez lukete balio, dagoeneko gelako lanean erabili direnak), eta horietako bakoitzarentzat testu bat ("fotonotizia"ren moduko testu bat) idatz dezatela.


b. Eman ikasleei, bere mailako beste taldeek wikian sartu dituzten bi argazki eta idatzi dezatela bakoitzarentzako testua.


Maiatzako mintegi-saioan komentatuko dugu nola joan diren proba hauek edo zuek prestatutako beste edozein.

2010-04-15

Ahozko grabazioak


Etxegiroan web gunean zenbait istorio entzun daitezke. Badaude euskarazko eta gaztelaniazko grabazioak bi kategoritan sailkatuta: helduak / gazteak eta umeak.

2010-04-11

Interneten informazioa bilatzeko jarduera

Interconocidos web gunean pista joko bat proposatzen da Google bilatzailea eta Google Maps tresnak erabiliz. Webquesta ez bada ere, altxor bilaketa teknikaren antzeko ariketa da, baliagarria Internetetik informazioa eskuratzeko.

2010-03-08

Esdrújulas

Palabras Tendidas blogeko sarrera honetan gaztelaniazko hitz proparoxitonoak (esdrújulas) lantzeko abesti batzuk proposatzen dira.

2010-02-08

Gizarte zientzietako lanak antolatuz

Gizarte zientzietako lanak (ideiak eta lan proposamena).

Ataza mota eta gaiak:
· 3.mailan, “fotonoticia”, sektore ekonomikoak.
· 4.mailan, “fotonoticia”, 1930-50 urteetako gizartea.

Antolaketa:
Talde bakoitzeko gutxienez, 3 “fotonoticia”; gehienez, 6.
Epea: martxoaren 19a.
Wikiaren egitura: talde bakoitzerako orri bat.

Ipuinak irudizkatuz

Ipuin bilduma lana borobiltzeko, honako hau proposatzen da: ipuinak irakurri ondoren, irudi batzuk gehitzea. Horetarako talde bakoitzean irudi egoki bat eta dagokion argazki-oina prestatu eta wikian jarriko dute.

Ardurak:
§ Ipuin 1. Iñaki U. (1.zatiarekin lotuta) eta Lurdes (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 2. Eli (1.zatiarekin lotuta) eta Yolanda (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 3. Nerea (1.zatiarekin lotuta) eta Ana (2.zatiarekin lotuta).
§ Ipuin 4.Peio.

2010-02-01

Ipuinen izenburuak aukeratzeko prozedura

Ipuin bilduma wikian argitaratutako lau ipuinen izenburuak aukeratzeko, honako prozedura proposatzen dugu:

1. Gelako blog bakoitzean jarduera hau planteatzen da: lau ipuinetarako izenburuak pentsatzea. Nork: irakasleak. Noiz: otsailaren 1ean.


2. Ikasleek izenburuak proposatzen dituzte iruzkinen bidez. Nork: ikasleek. Noizko: otsailaren 19rako.


3. Gelan ipuin bakoitzerako izenburu bat aukeratzen da eta gelako blogean jartzen da sarrera berri batean. Nork: irakasle eta ikasleek. Noizko: otsailaren 26rako.


4. Wikian bozketa egiteko gadgetak jartzen dira epe baten barru lau ipuinetarako izenburu bana aukeratzeko. Nork: Berritzeguneko kideek. Noizko: martxoaren 1erako.


5. Wikian izenburuak jarriko dira. Nork: BGko kideek. Noizko: martxoaren 22rako.