2011-02-28

Podomatic: grabazioak sortu eta azaltzeko tresna

Hona hemen jarraibide sinple batzuk zuen grabazioak egiten laguntzeko:

2011-02-25

Gizarte Zientzietako blog interesgarriak


Ikusi  hemen Historia lantzen duten bi blog interesgarri: "estudiarhistoria" eta "geogalia"

Ekonomia lantzen duen beste blog honetan,  berriz, aztertuko dugu noraino den hau, jarraitu beharreko eredu bat.

2011-02-24

Narrazioak, deskribapenak eta elkarrizketa landuz grabazioen bidez

Hona hemen hiru adibide mota desberdinetako testuen grabazioak erabilita.

Cinco palabras. Idatzizko lanak irakurriz, ahoskera, intonazioa… lantzeko. Kasu honetan, ikasleek sortutako deskribapenak aurkezten dira.

La odisea. Lan kooperatiboak egiteko. Ikasle bakoitzal narrazio baten zati bat irakurtzen du.




ABECEDARIS blogeko sarrera honetan Matilde Martínezek elkarrizketa lantzeko erabilitako prozedura laburki azaltzeaz aparte, adibide bat entzun daiteke.

2011-01-17

Glogak: bi adibide

Miguel Hernández jaio zeneko mendeurrena ospatzeko, iaz hainbat ikastetxeren artean egidako proiektu honen barru glog ugari ikus daitezke. Haien artean honako bi hauek aukeratu ditugu glogen posibilitateak aztertzeko:




2011-01-10

Deskribapenak lantzen

A pie de aula blogetik hizkuntza lantzeko ideia didaktiko ugari atera daitezke. Hona hemen Abecegramas izenburuko sarreran egileak aipatzen dituen zenbait aukera.

Descripciones prosopográficas. Hemen aurkezten den jardueran ikasleek pertsona baten aurpegia deskibatzen dute. Entzuleak saiatu behar dira lehen-bait-lehen pertsona edo pertsonaia asmatzen.

Prosopografías y etopeyas. Taldekideen argazkiak erabiliz haiek definitzen dituzten adjetiboak lantzen dira.

Abecegramas. Ikasleek alfabetoaren hizki bakoitzetik hasten den adjetivo bat bilatu behar du bere burua deskribatzeko.

Animales imposibles. Ikasleek alegiazko izakiak asmatu, deskribatu eta ilustratzen dituzte.

Nuestro album de autorretratos. Webquesta autorretratu poetikoak idazteko.

2010-12-20

GoogleDocs praktikatzeko ariketa

1. Sartu GoogleDocs-en zure Google (Blogger/Gmail) kontuaren datuak erabiliz.
2. Word dokumentu bat igo.
3. Editatu eta aldaketa bat egin. Gorde.
4. Dokumentua publiko egiteko, 'compartir' atalean sartu eta aukeratu 'cualquier usuario que reciba el enlace'.
5. Kopiatu dokumentuaren URL helbidea eta txertatu lotura batean zure blogean.

GoogleDocs tutorial bat