2007-12-05

3.saioa (abenduak 17)

1. Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Erreferentzia Markoa. B2 mailaren ezaugarriak (azalpena).


2. Blog motak eta ezaugarriak (azalpena)

Qué blogs y para qué
Más sobre las funciones de los blogs
Clases de blogs educativos
Ámbito lingüístico-social. Blog del profesor



3. Blog bat sortzen: sarrerak, estekak, iruzkinak, … (praktika)

Gaurko saioan norberak bere blog bat sortuko du (binaka ere egin daiteke). Horretarako saioan emango diren instrukzioak jarrai ditzakezue (aukera: eskuineko zutabean dagoen esteka erabiliz, Blogger tutoriala jarraitu).

Blog horien xede nagusia zera da, teknikaz jabetzeko praktika egitea. Horretaz gain, honako beste bi helburuetarako ere erabiliko ditugu:
  • Ikasturtean zehar planteatuko diren eginkizunei erantzuna emateko.
  • Gure artean komunikatzeko: iruzkinak idatziz, zenbait baliabide, esperientzia edo informazioren berri emanez...

4. Blogekin aritzeko ariketak (hurrengo saiorako).

1. Zure blogean sarrera bat sortu eta horretan eman zure iritzia DBHko bukaerarako B2 maila lortzeko helburua ezartzearen erabakiari buruz.

2. Hurrengo bilera (urtarrilak 14) baino lehenago blog hau bisitatu eta hemen proposatuko den MEMEa jarraitu.

No hay comentarios:

Publicar un comentario