2008-12-03

Egutegiak

Nola txertatu egutegi bat blogaren elementu iraunkorren artean?

Webgune askok egutegiak azaltzeko aukera eskaintzen dute baina kasu gehienetan eguneko data azpimarratzen dute, besterik ez. Hau da, ongi daude hilabetearen ikuspegi osoa begi bistan izateko, nola datozen datak aurrikusteko edo zer egunetan gauden gogorarazteko, baina hortik aurrera ez dute informazio gehiago ematen.

Agenda moduko egutegi bat jarri nahi badugu, bi aukera hauek ditugu (seguru gehiago daudela baina ezin aurkitu!):

1. Google Calendar erabiliz (horretarako Google kontu bat izatearekin nahikoa da) aurrikusten diren ekintzak edo oharrak sartzen dira. Egutegia publiko egin behar da.


2. 'Detalles del calendario' leihoa irekitzen bada, 'incrustar este calendario' zatian ematen den html kodea kopiatu behar da, gero blogaren 'diseño' > 'añadir gadget' > 'HTML Javascript' bidea jarraituz, azken leihatila horretan itsasteko.

Sortuko den arazoa izango da tamainarena. Hori pixka bat kontrola daiteke 'Personaliza el color, el tamaño y otras opciones' erabiliz baina zaila da ongi ajustatzea.

Jarraibide zehatzagoak.

Beste bide bat:

1. Google Calendar-en ematen den helbidea lortu: 'Detalles del calendario' > 'dirección del calendario' > 'HTML'
2. Blogearen kudeaketan sartu eta 'Diseño'> 'Añadir gadget' eta hor 'calendar' edo 'calendario' hitza erabiliz, Google Calendar by Michael B. aukeratu. 'Gadget' honek aukera batzuk ematen ditu:
- Calendar URL1: Zuen Google egutegiaren helbidea edo URL kopiatzea.
- Title: Izenburua aldatzea.
- Agenda display: Oharrak beheko lauki batean ikustaraztea.
- First day of the week: Astelehena astearen 1.eguna azaltzea.

Bigarren ibilbide hau jarraitu da blog honetako eskuineko zutabean azaltzen den egutegia lortzeko.

3 comentarios:

  1. Ordu batzuk zuek emandako jarraibideak jarraituz, azkenean lortu dut egutegia txertatzea, baina ez "dirección de calendario" > HTML txertatuz, baizik eta "dirección de calendario" > HML txertatuz.

    Eskerrik asko laguntzagatik.

    Eta txertatze lanekin jarraituz: Picasan badaukat ikasleen argazkiak dituen album bat Aurkezpen gisa argitaratu nahi dudana. Zer egin behar dut?

    Berriz ere eskerrik asko!!

    NEREA DIBERDUNBOA 4

    ResponderEliminar
  2. Kaixo Nerea:

    Horra doaz ohar batzuk Picasa album baten aurkezpena blog batean txertatzeko (adibide bat eskuineko zutabean):

    - Web orri hau ireki: http://blogger-templates.blogspot.com/2007/04/picasa-slideshow.html#Code

    - Bertan instrukzioak daude ingelesez.
    - Hona hemen urratsen itzulpenaegokitua (pauso bat ez dut oso garbi azaltzen duten bezala):

    1. Erakutsi nahi duzun albumera joan.
    2. Sakatu 'Slideshow' edo 'Presentación' eta goiko aldean agertzen zaizun URL kopiatu eskuineko botoiaz kilk eginez.
    3. Kopiatu hor URLa.
    4. Izenburua idatzi.
    5. (ez egin)
    6. 'Get code' aukeratu eta pantaila berri batean azaltzen dena kopiatu gero zure blogaren sarrera batean edo eskubiko zutabean jartzeko.

    Maite

    ResponderEliminar
  3. Picasa aurkezpenak blog batean txertatzeko beste bide bat aurkitu dut. Adibide bat jarri dut eskuineko zutabean: Argazki batzuk.

    Kodea lortzeko Picasan 'configuración' ireki eta hizkuntza aldatu behar da. Estatu Batuetako ingelesa aukeratzen bada, 'Embed slideshow' aukera agertuko da.

    ResponderEliminar