2010-10-27

Gure ikasleak kazetari



Gure mintegi-kide den Iñaki Olazabalek (El Pilar ikastetxekoak) komentatzen digu "Diario Vasco" egunkariak NIKAZETARI izeneko lehiaketa jarri duela martxan. Lehiaketa horren helburua ikasleekin egunkari digital bat sortzea da. Iñakiren taldeak joan den urtean parte hartu zuen eta ikasleak oso gustora aritu ziren ( baita "elkarrizketak" kategorian saria lortu ere). Apuntatzeko epea orain ireki dute.Animatzen bazarete, helbide honetan informazio gehiago aurkituko duzue: http://nikazetari.diariovasco.com/2010/

No hay comentarios:

Publicar un comentario