Blog hau Irungo Berritzeguneko "Blogen erabilera GGZZen eta Hizkuntzen irakaskuntzan Bigarren Hezkuntzan" mintegiko partaideen arteko komunikazioa errazteko erabiltzen da.
2008-11-12
Abenduaren 1erako betebeharrak
Zuen blogetan sarrera berri bat sortu eta argitaratu honako baldintzak kontuan izanda:
a) Zientzia fikziozko film bat aukeratu (edozein) eta hurrengo datuak idatzi: izenburua, egindako urtea, zuzendaria, aktore nagusiak.
b) Letraren formatoa ('fuente'), tamaina eta kolorea aldatu.
c) Interneten irudi bat bilatu eta txertatu.
2. Beste mintegideen blogak ikusi (eskubiko zutabean dituzue loturak) eta batean iruzkin bat idatzi.
Horretarako 'comentarios' hitza sakatu, agertzen den lauki zurian mezua idatzi, hizki arraroetan idatzitakoa tekleatu, 'elegir identidad' aukeran 'Google/Blogger' hartu (zuetako gehienok Bloggerren erabiltzaileek bakarrik iruzkinak idazteko baimena konfiguratuta duzue eta) eta 'publicar comentario' lauki laranjean klikatu.
3. Zuen blogetan sartu eta iruzkin batean jarritako instrukzioak jarraitu pauso bat gehiago ematen saiatzeko.
Oharra: blog batzuetan ezin izan dugu ezer idatzi oraindik sarrerarik ez zegoelako edo iruzkinak idazteko aukera kenduta zenutelako.
2008-11-11
Philip K. Dick-en istorioak
- 'Podemos recordarlo por usted al por mayor'-etik, Desafío total (1990)
- 'Segunda variedad' ipuinetik, Screamers (1995)
- 'El impostor'-etik, El infiltrado (2001)
- 'El informe de la minoría'-tik, Minority Report (2002)
Horietaz gain beste zenbait film atera dira Philip K. Dick egilearen idazlanetatik, adibidez Blade Runner (1982), '¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas?' liburuan oinarrituta eta Paycheck (2003), 'La paga' narrazio laburrean inspiratuta.
Informazio gehiago, Blog de cine blogeko sarrera honetan.
2008-10-20
Etxerako lanak
1. abiadurako partaideentzat (hau da, berriontzat edo gaia hasieratik berrikusi nahi duzuenontzat)
- Google-Blogger kontu bat ireki.
Gaurko saioan kontu komun bat erabili badugu ere, komeni da norberak bere kontu pertsonala izatea. Horretarako HEMEN sakatu eta eskatzen diren datuak idatzi (apuntatu nonbait kontua eta pasahitza, ez ahaztu gero!).
- Blog berri bat sortu. Blogger-en sartu eta zure erabiltzailearen izena (email kontu osoa gmail-ekoa ez bada) eta pasahitza erabiliz eta 'crear blog' aukeratu. Aukeratu nahi duzuen izena (gogoratu probak egiteko erabiliko dugula batez ere) eta URL (blogaren Internet helbidea) dkmintegia@gmail.com posta helbidera bidali.
- Sarrera bat ekoiztu agurtzeko testu batekin edo bururatzen zaizuen beste zerbaitekin: zuen ikastetxeari erreferentzia bat, poema bat, esaera bat... eta zuen ordenagailutik irudi bat txertatu.
- Gogoratu hemengo ordua eta iruzkinak idazten diren bakoitzean zuek mezu bat jasotzeko konfiguratzea.2. abiadurako partaideentzat (Web 2.0. eta blogen teknikan sakondu nahi duzuenontzat)
Dokumentuak Internetera igo gero blogaren sarrera batean txertatzeko.
Adibidea:
Scribd-en errejistratu (sign up, kontua ez baduzu; log in, erabiltzaileearen izena eta pasahitza jadanik badituzu)
Dokumentuak igotzeko, upload aukeratu eta zure ordenagailuan dagoen dokumentua aukeratu.
Zure dokumentuak ikusteko 'My Docs' ireki. Blogean dokumentu bat txertatzeko, aukeratu nahi duzuna klik bat laukitxoan eginez eta 'embed' etiketari eman. Hor 'Copy the embed code below' azalduko zaizu. Kopiatu eta blogaren sarrera batean (html modalitatean) itsatsi. Gorde eta argitaratu.
3. partaide guztientzat:
- Pentsatu jarduera didaktiko batetaz mintegian garatu eta zuen ikastetxeetan praktikan jartzeko.
- Sarrera honetan 'comentario' aukera erabilita eta 'anonimo' bezala signatuta, azaldu.
2008-10-19
1.saiorako gai zerrenda
Dibertsifikazio kurrikularreko (GGZZ eta Hizkuntzak) irakasleentzat
Mintegiaren lehenengo saioa
Noiz: urriaren 20an
Non: Irungo Berritzegunean (informatika gelan)
Ordutegia: 15:00etatik 17:00etara
Gai zerrenda.
1. Aurkezpenak.
2. 2007/2008 ikasturtean erabilitako bloga eta egindako lana azaldu.
3. Aurtengorako aukera didaktiko ezberdinak aztertu ( gure proposamenak, zuenak...).
4. Aurtengo bukaerako lana adostu eta hau burutzeko plangintza zehaztu (denborak: noizko zer , ikasleek zer eta abar).
5. Blogen kudeaketan trebatu: errepasatu/ikasi alde teknikoak.
6. Bakoitzak lekarzkeenak.
Zenbait jarduera adibide blogak erabiliz
Irakasleak irakurketak gomendatzen dituela ematen du. Halere, ideia berbera gara daiteke ikasleen iruzkinekin. Adibidea: Pitufos en Tercero
Oinarrizko teknika: blogak, lana argitaratzeko.
Beste aukera teknikoak: GoogleDocs, wikiak (testua ikasle batzuen artean lantzeko), bideo edizioa 'book trailers' egiteko, audio edizioa gomendatutako libuko zati bat ozenki irakurtzeko...
Blog: 'Cuaderno amarillo'. Seres imaginarios en Google Docs
"El objetivo de esta secuencia didáctica era el de que cada alumno elaborara una ficha que incluyera la descripción de un ser imaginario al modo en que lo hace Borges en su propio Libro de seres imaginarios, incluyendo una denominación, la alusión a sus orígenes, costumbres, leyendas con las que se le relaciona… Posteriormente, el borrador y la escritura definitiva de los textos conforman este proyecto compartido".
Oinarrizko teknika: GoogleDocs.
Beste aukera teknikoak: Power Point eta Slideshare irudiez baliatuz liburu dijitala egiteko, bloga liburu desberdinak bildu eta argitaratzeko, audio testuen irakurketak gehitzeko...
Blog: 'Cuaderno amarillo'. Lectura dramatizada en el aula.
"Hacer una lectura dramatizada es una actividad habitual en la clase de Lengua y Literatura. La finalidad, dentro de la educación literaria es que los alumnos, conozcan algunas de las obras de teatro de una época, se ejerciten en la lectura en voz alta, aprendan a escuchar con atención, etc. Si además, queremos que este tipo de actividad sea realmente eficaz, podemos grabarla con el fin de reproducirla y escucharla posteriormente para valorar o evaluar el resultado".
Oinarrizko teknika: Audio grabatzailea (Audacity, adibidez)
Beste aukera teknikoak: Power Point eta Slideshare, irakurketaren izenburua, irakurleak, datak, etab. jasotzeko ; Scribd 'scriptak' dokumentu batean jartzeko; bloga lana publiko egiteko...
Blog: 'Cuaderno amarillo'. Los alumnos hablan de blogs.
(Aurreko ideiaren aldarea)
Blog: 'Cuaderno amarillo'. La expresión oral en el área de lengua.
'Lectura y resumen de textos narrativos.La actividad consiste en leer una serie de relatos con la finalidad de comprenderlos para resumirlos oralmente y forma parte de la Unidad Didáctica titulada “Qué hay en un relato y cómo se ordena” '
Oinarrizko teknikak: Audio grabatzailea ea editatzailea (Audacity, adibidez), 'audio player' izeneko tresnaren erabilera. (Komcitiz, Goear...)
Beste aukera teknikoak: Power Point eta Slideshare, irakurketaren izenburua, irakurleak, datak, etab. jasotzeko; Scribd 'scriptak' dokumentu batean jartzeko; bloga lana publiko egiteko...
2008-10-18
Blogen teknikan trebatzeko pausoak eta aukerak
- Blogger-en blog bat sortzen.
- Txantiloia eta formatoa aldatzen.
- Ordua konfiguratzen.
- Iruzkinen aukerak konfiguratzen.
- Iruzkin bat idazten den bakoitzean e-postaz mezu bat jasotzeko aukera aktibatzen.
- Idazteko baimenak ematen.
- Testuzko sarrerak idazten.
- Hitz edo esaldi bati lotura txertatzen (link).
- Sarrera batean irudiak txertatzen.
- Sarrera batean bideo edo audio txertatzen.
- Blogaren elementu iraunkorrak:
* Lotura zerrenda bat sortzen.
* Irudi bat jartzen.
* Azken iruzkinen hasierak azaltzeko zerrenda bat sortzen.
- Bisiten informazioa jasotzen.
2008-05-13
Ikastetxe publikoetarako zenbait deialdi
Euskarazko dokumentuak.
Gaztelaniazko dokumentuak.
Haien artean 'Curriculum Aniztasuna' taldeak onartzeko Proiektua / Proyecto para autorización de grupos de ´Diversificación Curricular´