2009-03-09

Denbora lerroak

Educación Tecnológica blogean azaldutako sarrera honetan, AllofMe denbora lerroak egiteko tresna komentatzen da.

Getxolinguae 2009

Getxolinguae 2009 egitaraua argitaratu dute. Aurreko urteetan bezala, aurtengo jardunaldiak maiatzean egingo dira. Edizio berri honen gai nagusia hizkuntzen irakaskuntzarako IKT eta blogen erabilera didaktikoa izango da. Hona hemen zenbait datu:

Gaia:
HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT
COMPETENCIA EN COMUNICACIÓN LINGÜÍSTICA, METODOLOGÍAS Y TIC

Datak: maiatzak 13 eta 14

Tokia: Hotel Igeretxe

Izena emateko informazioa

2009-03-08

Beste DK irakasleen blogetako sarrerak

Hona hemen Bigarren Hezkuntzako hizkuntza irakasle batzuen blogeetan argitaratutako zenbait sarreratako lotura batzuk:

Tiempo de líneas postean denbora lerroak ordenagailuz egiteko aukerez eta erabileraz hitz egiten da.

Donde por fin se desvela... sarreran Los Suaves taldearen abesti bat eta Zolaren narrazio baten arteko loturak bilatzeko jarduera baten berri ematen da.

Re(paso) de matemáticas hizkuntza klaseetan matematika gaitasuna lantzeko zenbait ideia.

Nuestro blog de DC/Gure CD bloga Zaratamoko Berritzeguneko DK taldearen blogean zenbait ideia, informazio, beste irakasleen blogen erreferentziak aurki daitezke.

2009-03-06

Blogean soinu fitxategiak txertatzeko aukerak

Muzicons web guneak gure soinu fitxategiak igo eta argitaratzen uzten zuen. Azken hilabetean, zoritxarrez, trsta aldatu dute eta momentu honetan (09/03/06) Internet jadanik igota dauden mp3en erreprodizitzeko 'player' txertatzen uzten du bakarrik.

Goear guneak, ordea, oraindik uzten du fitxategiak igotzen. horretarako 'register' edo erabiltzailearen kontu bat ireki behar duzue lehendabizi. Gero 'log in' egin.
Zuen klabeez sartuta zaudetenean 'upload' aukeratu fitxategiak igotzeko. Fitxategiaren izen bat aukeratu eta idatzi, egilea eta deskribapen txiki bat eman eta, azkenean, 'examinar' botoiari eman igo nahi duzuen fitxategia bilatzeko.
Erreproduktorea blogean txertatzeko, 'This son in your site' atalean agertzen den kodea kopiatu eta itsatsi behar da.
Adibidea:

2009-02-09

Blogean testu dokumentuak txertatzeko zenbait aukera

Hona hemen Word, Power Point, pdf... dokumentuak gorde eta erakusteko zenbait aukeraren adibideak:

- Aurkezpen bat Slideharen.
- Testu dokumentu bat Slidesharen.
- Pdf bat Calameon.
- Testu bat Scribd-en
- Testu bat Issuun

2009-01-12

Narrazioari buruz dokumentu osagarriak

Hauek dira mintegian aipatutako narrazioari buruzko beste bi dokumentu gazteleraz:

- La narración
- Los textos narrativos