2009-03-06

Blogean soinu fitxategiak txertatzeko aukerak

Muzicons web guneak gure soinu fitxategiak igo eta argitaratzen uzten zuen. Azken hilabetean, zoritxarrez, trsta aldatu dute eta momentu honetan (09/03/06) Internet jadanik igota dauden mp3en erreprodizitzeko 'player' txertatzen uzten du bakarrik.

Goear guneak, ordea, oraindik uzten du fitxategiak igotzen. horretarako 'register' edo erabiltzailearen kontu bat ireki behar duzue lehendabizi. Gero 'log in' egin.
Zuen klabeez sartuta zaudetenean 'upload' aukeratu fitxategiak igotzeko. Fitxategiaren izen bat aukeratu eta idatzi, egilea eta deskribapen txiki bat eman eta, azkenean, 'examinar' botoiari eman igo nahi duzuen fitxategia bilatzeko.
Erreproduktorea blogean txertatzeko, 'This son in your site' atalean agertzen den kodea kopiatu eta itsatsi behar da.
Adibidea:

1 comentario:

  1. Kaixo Maite,
    Ana Goikoetxea naiz, Langaitzekoa. Gaur ezin izango dut joan, sentitzen dut. Baina jarraituko ditut zuek emandako pausoak nik haria ez galtzeko.
    Mila esker.

    ResponderEliminar