2008-01-15

Hurrengo saiorako (otsailaren 11n): egin beharreko etxeko lanak

1 - Aukeratu komentatu edo aipatu nahi duzun weborri bat eta URL helbidea kopiatu, xaguaren eskuineko botoiari emanez helbidearen gainean.
Adibidea: http://www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp Elhuyar hiztegirako lotura zuzena egin nahi izango banu.- Zure blogean sarrera berri bat egiten hasi ('Nueva entrada' > redactar).
2 - Bertan zure blogean azaldu nahi duzuna idatzi, adibidez, 'Elhuyar Hiztegia'.
3- Hitz horiek xaguarekin aukeratu eta gero, goiko marran azaltzen den 'vinculo' ikonoan klikatu (bolatxo berdea).
4 - Agertuko zaizun leihoan URL (helbide elektronikoa) kopiatu eta 'aceptar'.
5 - Honelako zerbait ikusi beharko duzu Elhuyar Hiztegia

Hau guztia urratsez urrats ikusteko, hona hemen "Slideshare" labur bat:

2008-01-14

Blogen teknikarekin jarraitzeko ariketak

Gaurko saioan probatu ez baduzu, anima zaitez hauetariko ariketaren bat egitera:

1. Nola txertatu irudiak.
2. Nola txertatu soinuak entzuteko 'erreproduktore birtualak'
3. Nola txertatu bideo baten 'pantaila' blogean bertan ikusi ahal izateko.

Azken hiru ariketetarako jarraibideak aurreko sarreran aurki ditzakezu ("2. Irudiak, soinuak eta bideoak... nola txertatu")

4.saiorako zenbait ariketa eta argibide

1. Baimenei buruz...
1.aukera:
Configuración > Comentarios > Mostrar/Ocultar.
Lehenengo erabakia: ea iruzkinak jartzeko aukera eman nahi dugun ala ez.
2.aukera:
Configuración > Comentarios > Persona que puede realizar los comentarios.
- Edozeinek.
- Blogean idazteko baimena eskatzen dutenek.
- Google kontu bat duen edozeinek.
- Bakarrik blogean idazteko baimena dutenek.
3.aukera:
Configuración > Comentarios > ¿Desea habilitar la moderación de comentarios?
- Baietz aukeratuz gero, iruzkinak argitaratuak izan baino lehenago, zuek mezu bat jasoko duzue e-postaz onartu edo ezesteko aukera izateko. Bloga kudeatzera sartuz gero ere ‘debe moderarse x comentarios’ mezua ere irakurtzen da. Bertan klikatuz, onartu edo ezesteko aukera ematen da.

2. Irudiak, soinuak eta bideoak... nola txertatu:

Irudiak.
Bi aukera:
- Zure ordenagailuan dagoen irudi bat igo.
- Interneten jadanik dagoen irudi baten esteka jarri.

Ariketa:
- Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
- Sartu ‘Blog de Rivendel’en sarrera honetan, eta aukeratu esaera bat. Kopia ezazu zure sarreran.
- Flickrcc webgunean sartu eta irudi bat aukeratu zure esaera ilustratzeko. Gorde ezazu zure ordenagailuan (‘mahaigana’ edo ‘escritorio’ tokian gorde gero, saioaren bukaeran, erraz ezabatzeko).
- Zure sarrera berriaren leihatilan ‘Añadir imagen’ ikurra klikatu. ‘Examinar’ aukera ireki eta gordeta duzun irudia aukeratu.
- ‘Subir imagen’ aukeratu. ‘Finalizado’ari eman.
- ‘Publicar entrada’
Adibidea:



Zenbat buru, hainbat aburu





Soinuak.
- Grabatzeko aukera ematen duen zerbitzu bat erabiliz.
- Soinu fitxategiak gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua erabiliz.
- Interneten jadanik dagoen soinu fitxategi baten esteka jarri.

Ariketa:
- Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
- Sartu Radioblog Club weborrian eta bilatu abesti bat.
- Abestiaren izenaren ondoan, ezkerreko aldean, azltzen den ikono urdinean klikatu.
- Irekitzen leiho berrian, eskuineko aldean, bilatu 'Copia/pega este código en tu blog' eta azaltzen den HTML kodea kopiatu.
- Zure sarrera egiteko leihoan ‘Edición de HTML’ aukeratu eta hor kopiatu.
- ‘Publicar entrada’
Adibidea:



Bideoak.
- Bideo fitxategiak gordetzeko aukera ematen duen zerbitzua erabiliz.
- Interneten jadanik dagoen soinu fitxategi baten esteka jarri.

Ariketa:
1. Hasi sarrera berri bat egiten zure blogean.
2. Sartu Youtube weborrian eta bilatu bideo bat bat. ‘Insertar’ hitzaren azpian azaltzen den kodea kopiatu.
3. Zure sarrera egiteko leihoan ‘Edición de HTML’ aukeratu eta hor kopiatu.
4. ‘Publicar entrada’

Adibidea:

2007-12-21

MEME: irakasleen hasierako prestakuntza


"MAGISTERIO DURARÁ CUATRO AÑOS Y PARA IMPARTIR SECUNDARIA SERÁ PRECISO UN MÁSTER".

Irakasleen prestakuntza dela eta, aurrikusten diren aldaketen aurrean, zein da zure iritzia?

Sortu sarrera bat zure blogean honako izenburuarekin: 'Irakasleen prestakuntza', eta testuan komenta ezazu nola ikusten dituzun oraingo aldaketa hauek.

Hemen duzu, "inspiratu" zaitezen hasierako prestakuntzari buruzko zenbait komentario:

Cuadernos de Pedagogía aldizkariaren 2007.ko abenduko aleak irakasle lanbideari buruzko hausnarketa hartzen du gai nagusitzat. Beste zenbait aspekturen artean, irakasleen hasiera prestakuntza aztertzen da. Bartzelonako Unibertsitateko irakaslea den Fernando Hernándezek, ‘¿Qué está pasando?’ monografikoan Finlandia eta Estatu Batuetako ereduak komentatzen ditu.

Beste zenbait gauzaren artean honako hau aipatzen du:

Hace años participé en un proyecto europeo sobre la formación del profesorado reflexivo y me sorprendió que los colegas de Utrecht no eludieran la responsabilidad de decidir quién era apto para dedicarse a la docencia. Lo mismo sucede en Finlandia. Se parte de que no todo el mundo tiene las cualidades individuales que se requieren para ser docente”

(Finlandia) A la selección nacional (batxilergoan bederatzi baino gehiagoko nota izatea eta giza jardueretan parte hartua izatea) sigue otra en cada universidad en la que se busca que cada candidato dé cuenta de seis aspectos que se consideran esenciales: la empatía, comunicación y actitud social que muestran en una entrevista; dar cuenta de un resumen de una lectura de un libro; explicar un tema ante una clase; demostrar aptitudes artísticas; responder a una prueba de matemáticas y otra de aptitudes ante las TIC)

2007-12-05

3.saioa (abenduak 17)

1. Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Erreferentzia Markoa. B2 mailaren ezaugarriak (azalpena).


2. Blog motak eta ezaugarriak (azalpena)

Qué blogs y para qué
Más sobre las funciones de los blogs
Clases de blogs educativos
Ámbito lingüístico-social. Blog del profesor



3. Blog bat sortzen: sarrerak, estekak, iruzkinak, … (praktika)

Gaurko saioan norberak bere blog bat sortuko du (binaka ere egin daiteke). Horretarako saioan emango diren instrukzioak jarrai ditzakezue (aukera: eskuineko zutabean dagoen esteka erabiliz, Blogger tutoriala jarraitu).

Blog horien xede nagusia zera da, teknikaz jabetzeko praktika egitea. Horretaz gain, honako beste bi helburuetarako ere erabiliko ditugu:
  • Ikasturtean zehar planteatuko diren eginkizunei erantzuna emateko.
  • Gure artean komunikatzeko: iruzkinak idatziz, zenbait baliabide, esperientzia edo informazioren berri emanez...

4. Blogekin aritzeko ariketak (hurrengo saiorako).

1. Zure blogean sarrera bat sortu eta horretan eman zure iritzia DBHko bukaerarako B2 maila lortzeko helburua ezartzearen erabakiari buruz.

2. Hurrengo bilera (urtarrilak 14) baino lehenago blog hau bisitatu eta hemen proposatuko den MEMEa jarraitu.

2007-11-29

Hurrengo saioetarako plangintza

Hona hemen ikasturte honetan gelditzen zaizkigun saioetarako lan edukien aurrikuspena:

3.saioa: abenduak 17:
- Hizkuntzen Irakaskuntzarako Europako Erreferentzia Markoa. B2 mailaren ezaugarriak.
- Blog motak eta ezaugarriak.
- Blog bat sortzen: sarrerak, estekak, iruzkinak, …
- Blogekin aritzeko ariketak.

4.saioa: urtarrilak 14:
- Egindakoaren errepasoa: memeak, izandako zailtasun teknikoak, galderak…
- Blogen teknika: irudiak, bideoak, soinuak txertatzen…
- Lan didaktikoa eratzen: aukerak aztertu, erabakia hartu…
- Blogekin aritzeko ariketak.

5.saioa: otsailak 11:
- Aurreko saioetan egindakoaren errepasoa.
- Blogen teknika: baimenak eman, konfigurazioa…
- Ikastetxeen arteko proiektua aurrera eramateko bloga sortu eta edukia, epeak, etab adostu.
- Mintegikideen blogekin aritzeko ariketak.

6.saioa: apirilak 21:
- Ikasleekin egindako lana ikusi, aztertu eta ebaluatu.
- Mintegikideen blogekin aritzeko ariketak.

7.saioa: maiatzak 12:
- Ikasturtean zehar egindako lana errepasatu eta ebaluatu.
- Hurrengo ikasturterako asmoak.