2009-01-12

Narrazioari buruz dokumentu osagarriak

Hauek dira mintegian aipatutako narrazioari buruzko beste bi dokumentu gazteleraz:

- La narración
- Los textos narrativos

2008-12-23

Narrazioak

Hona hemen ikasturte honetan landuko ditugun Philip K. Dicken lau narrazioen testuak:

Minority report

Podemos recordarlo por usted

Segunda variedad

Impostor

2008-12-09

Ikasleen blogak

Lurra eta Lurreko biziaren etorkizuna arriskuan daude. Mehatxuak asko dira, eta nahiz eta pixkanaka neurri batzuk hartzen ari garen, Lurrak eskertuko luke superheroiren baten laguntza.Horixe da, hain zuzen ere, aurtengo Teknoskopioa lehiaketako partaideei proposatu dieten erronka. Mundua salbatuko duen superheroi baten azalean jarri beharko dute, eta superheroi horren bloga sortu.
Honako helbide honetan (www.zientzia.net)ikus ditzakezue ikasleek sortutako zenbait blog. Euskeraz daude eta oso inguru ezberdinetako eskoletan prestatutakoak dira, beraz, batzuentzako izan daiteke hizkuntza lantzeko bide bat.

2008-12-03

Egutegiak

Nola txertatu egutegi bat blogaren elementu iraunkorren artean?

Webgune askok egutegiak azaltzeko aukera eskaintzen dute baina kasu gehienetan eguneko data azpimarratzen dute, besterik ez. Hau da, ongi daude hilabetearen ikuspegi osoa begi bistan izateko, nola datozen datak aurrikusteko edo zer egunetan gauden gogorarazteko, baina hortik aurrera ez dute informazio gehiago ematen.

Agenda moduko egutegi bat jarri nahi badugu, bi aukera hauek ditugu (seguru gehiago daudela baina ezin aurkitu!):

1. Google Calendar erabiliz (horretarako Google kontu bat izatearekin nahikoa da) aurrikusten diren ekintzak edo oharrak sartzen dira. Egutegia publiko egin behar da.


2. 'Detalles del calendario' leihoa irekitzen bada, 'incrustar este calendario' zatian ematen den html kodea kopiatu behar da, gero blogaren 'diseño' > 'añadir gadget' > 'HTML Javascript' bidea jarraituz, azken leihatila horretan itsasteko.

Sortuko den arazoa izango da tamainarena. Hori pixka bat kontrola daiteke 'Personaliza el color, el tamaño y otras opciones' erabiliz baina zaila da ongi ajustatzea.

Jarraibide zehatzagoak.

Beste bide bat:

1. Google Calendar-en ematen den helbidea lortu: 'Detalles del calendario' > 'dirección del calendario' > 'HTML'
2. Blogearen kudeaketan sartu eta 'Diseño'> 'Añadir gadget' eta hor 'calendar' edo 'calendario' hitza erabiliz, Google Calendar by Michael B. aukeratu. 'Gadget' honek aukera batzuk ematen ditu:
- Calendar URL1: Zuen Google egutegiaren helbidea edo URL kopiatzea.
- Title: Izenburua aldatzea.
- Agenda display: Oharrak beheko lauki batean ikustaraztea.
- First day of the week: Astelehena astearen 1.eguna azaltzea.

Bigarren ibilbide hau jarraitu da blog honetako eskuineko zutabean azaltzen den egutegia lortzeko.

2008-11-12

Abenduaren 1erako betebeharrak

1. Hona hemen blogetako praktikan trebatzeko errepaso jarduera bat:

Zuen blogetan sarrera berri bat sortu eta argitaratu honako baldintzak kontuan izanda:
a) Zientzia fikziozko film bat aukeratu (edozein) eta hurrengo datuak idatzi: izenburua, egindako urtea, zuzendaria, aktore nagusiak.
b) Letraren formatoa ('fuente'), tamaina eta kolorea aldatu.
c) Interneten irudi bat bilatu eta txertatu.

2. Beste mintegideen blogak ikusi (eskubiko zutabean dituzue loturak) eta batean iruzkin bat idatzi.
Horretarako 'comentarios' hitza sakatu, agertzen den lauki zurian mezua idatzi, hizki arraroetan idatzitakoa tekleatu, 'elegir identidad' aukeran 'Google/Blogger' hartu (zuetako gehienok Bloggerren erabiltzaileek bakarrik iruzkinak idazteko baimena konfiguratuta duzue eta) eta 'publicar comentario' lauki laranjean klikatu.

3. Zuen blogetan sartu eta iruzkin batean jarritako instrukzioak jarraitu pauso bat gehiago ematen saiatzeko.
Oharra: blog batzuetan ezin izan dugu ezer idatzi oraindik sarrerarik ez zegoelako edo iruzkinak idazteko aukera kenduta zenutelako.

2008-11-11

Philip K. Dick-en istorioak

Atzoko bileran Minority Report y otras historias liburua komentatu zen. Bilduma horretan dauden lau kontakizunetan oinarritutako filmak egin dira:
- 'Podemos recordarlo por usted al por mayor'-etik, Desafío total (1990)
- 'Segunda variedad' ipuinetik, Screamers (1995)
- 'El impostor'-etik, El infiltrado (2001)
- 'El informe de la minoría'-tik, Minority Report (2002)

Horietaz gain beste zenbait film atera dira Philip K. Dick egilearen idazlanetatik, adibidez Blade Runner (1982), '¿Sueñan los androides con ovejas eléctricas?' liburuan oinarrituta eta Paycheck (2003), 'La paga' narrazio laburrean inspiratuta.

Informazio gehiago, Blog de cine blogeko sarrera honetan.

2008-10-20

Etxerako lanak

Gaurko saioan komentatu dugun bezala, hona hemen gaur aurkeztutakoa praktikan jartzeko zenbait eginkizun. Mesedez, egin azaroaren saiorako, bertan beste aspektuetan sartzeko.


1. abiadurako partaideentzat (hau da, berriontzat edo gaia hasieratik berrikusi nahi duzuenontzat)

- Google-Blogger kontu bat ireki.
Gaurko saioan kontu komun bat erabili badugu ere, komeni da norberak bere kontu pertsonala izatea. Horretarako HEMEN sakatu eta eskatzen diren datuak idatzi (apuntatu nonbait kontua eta pasahitza, ez ahaztu gero!).

- Blog berri bat sortu. Blogger-en sartu eta zure erabiltzailearen izena (email kontu osoa gmail-ekoa ez bada) eta pasahitza erabiliz eta 'crear blog' aukeratu. Aukeratu nahi duzuen izena (gogoratu probak egiteko erabiliko dugula batez ere) eta URL (blogaren Internet helbidea) dkmintegia@gmail.com posta helbidera bidali.


- Sarrera bat ekoiztu agurtzeko testu batekin edo bururatzen zaizuen beste zerbaitekin: zuen ikastetxeari erreferentzia bat, poema bat, esaera bat... eta zuen ordenagailutik irudi bat txertatu.

- Gogoratu hemengo ordua eta iruzkinak idazten diren bakoitzean zuek mezu bat jasotzeko konfiguratzea.

2. abiadurako partaideentzat (Web 2.0. eta blogen teknikan sakondu nahi duzuenontzat)

Dokumentuak Internetera igo gero blogaren sarrera batean txertatzeko.

Adibidea:





Scribd-en errejistratu (sign up, kontua ez baduzu; log in, erabiltzaileearen izena eta pasahitza jadanik badituzu)
Dokumentuak igotzeko, upload aukeratu eta zure ordenagailuan dagoen dokumentua aukeratu.
Zure dokumentuak ikusteko 'My Docs' ireki. Blogean dokumentu bat txertatzeko, aukeratu nahi duzuna klik bat laukitxoan eginez eta 'embed' etiketari eman. Hor 'Copy the embed code below' azalduko zaizu. Kopiatu eta blogaren sarrera batean (html modalitatean) itsatsi. Gorde eta argitaratu.

3. partaide guztientzat:
- Pentsatu jarduera didaktiko batetaz mintegian garatu eta zuen ikastetxeetan praktikan jartzeko.
- Sarrera honetan 'comentario' aukera erabilita eta 'anonimo' bezala signatuta, azaldu.