2009-09-02

IKTen erabilera bigarren hezkuntzan

Gabriela Zayas irakaslearen blogeko sarrera honetan esperientzia baten memoria irakur daiteke. Beste zenbait gauzaren artean, hasiera batean blogak nola erabili zituen komentatzen du aipaturiko irakasle horrek.

2009-06-24

Web 2.0.aren erabilera didaktikoari buruzko aurkezpena

Hona hemen Francisco Muñoz de la Peñak sortutako diaporama, hezkuntzan teknologia berriak (eta bereziki Web 2.0. izenpean biltzen direnak) erabiltzeko zenbait aukera eta kontuan hartu behar diren aspektu azaltzeko.

2009-05-17

Getxolinguae

Joan den astean, asteazken eta ostegunean, Getxolinguae 2009 jardunaldiak egin ziren. Aurtengo edizioaren izenburua hau izan zen: HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNA, METODOLOGIAK ETA IKT / COMPETENCIA EN COMUNICACIÓN LINGÜÍSTICA, METODOLOGÍAS Y TIC.

Beste gauza batzuen artean, Bigarren Hezkuntzako lau Hizkuntza irakaslek blogak eta liburu interaktiboak nola erabiltzen dituzten azaldu zuten.

Hona hemen, laburpen gisa aipaturiko irakasle horien izenak, hitzaldien izenburuak, beren blog nagusiak eta Getxon erabilitako aurkezpenak:

Felipe Zayas, Blogs en el aula: motivos para escribir y reflexionar sobre el escribir
Blog: Darle a la lengua

Antonio Solano, La sintaxis estructural de los blogs

Blog: (Re)paso de lengua


Manuel Guerrero, Uso didáctico del libro interactivo en el aula

Blog: El blog del profesor de lengua


Ricardo Martínez de la Pera, Pretextos: Del blog del aula al blog del alumnado

Blog: Pretextos


2009-05-04

Azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak



Gogorarazi nahi dizuegu hauek direla azkeneko mintegi saioan hartutako erabakiak:
- Ikasleek egin beharreko bukaerako lana hau izango da: Philip. K.Dick-en mundu literario-propioaren ezaugarriak zeintzuk diren ondorioztatzea eta horrekin egindako testua "zinekritika" blogean sartzea.
- Lan hori egiteko, orain, bestek egindako lanak irakurriko dituzte eta nahi izanez gero ikus dezakete Blad Runner filma (lagungarria izan daitekelakoan).
- Mintegiko azken saioa aste bat atzeratu dugu : maiatzaren 18an egingo dugu (beti bezala aste bete lehenago bidaliko dugu deialdia gai-zerrendarekin).

2009-04-23

Blogak hornitzeko zenbait ideia

Hona hemen Interneten aurki daitezkeen zenbait aukera blogak hornitzeko edo haien bidez aurkez daitezkeen beste zenbait tresna:

- Blogger gadgets.

Beste gauza askoren artean, honako hauek izan daitezke erabilgarriak gelako blogetan jartzeko:

- Inkestak.
- Egutegiak, erlojuak...
- Eguneko irudiak, txisteak...

- Argazki artistikoak egiteko:

PhotoFunia











- Puzzleak.

JigsawPlanet. ---> Adibidea


CrazyProfile



Jigsaw Puzzle by Crazyprofile.com

- Argazkiez osatutako bideoak:

Vcasmo.
Adibidea




- Audioa igo eta erakutsi.

SoundCloud


- Ebooks edo liburu elektronikoak ekoizteko tresnak:

MyEbook adibidea

Mixbook

| View Sample Photo Books | Create your own Photo Book

2009-03-11

Hemendik aurrera egin beharreko lanekin jarraituko dugun egutegia:

- Martxoaren 27rako, lan guztiak "zinekritika" blogean sartu.
- Apirilaren 27rako, guztiok guztion lanak irakurri.

Lan hauek burutzeko orduan, edozein zalantza izanez gero, hemen azpian dagoen "comentarios" izeneko atalean sartuz, konpartitu dezakegu. Denon artean seguru izango dugula erantzuna.

Apirilaren 27an izango dugun mintegi-saioan, argituko ditugu bukaerako lana egiteko dauden proposamenak.

2009-03-09

'Zine Kritika' blogean idazteko protokoloa (edo nola idatzi zuen lanak)

Hauek dira,formari dagokionez, zuen sarrerak egiterakoan jarraitu beharreko pautak:
Sarreraren izenburuan jarri:

Ipuinaren izena / Filmaren izena

Hauek dira jaso behar diren gutxienezko edukiak:
Testua (Hemen, orain testu bat osatu behar da; ez erabili konparaketa bideratzeko prestatu genuen "fitxaren" formatoa )
Argazki bat
Bukaeran, jarri ikasleen izenak (nahi izanez gero) eta ikastetxearen izena,1. edo 2. A,B eta abar.

Orain arte aipatutakoak minimoak lirateke. Hortik aurrera bakoitzak gehitu diezaioke ikasi dugun guztia:
Bideo bat
Aurkezpenak (Slideshare)
Dokumentuak (Scribd, Issuu, Calameo)
Audio bat eskegi
Loturak web-orriekin informazio gehiago eskuratzeko (idazleari buruz, zuzendaria, aktoreak...)