2009-03-09

'Zine Kritika' blogean idazteko protokoloa (edo nola idatzi zuen lanak)

Hauek dira,formari dagokionez, zuen sarrerak egiterakoan jarraitu beharreko pautak:
Sarreraren izenburuan jarri:

Ipuinaren izena / Filmaren izena

Hauek dira jaso behar diren gutxienezko edukiak:
Testua (Hemen, orain testu bat osatu behar da; ez erabili konparaketa bideratzeko prestatu genuen "fitxaren" formatoa )
Argazki bat
Bukaeran, jarri ikasleen izenak (nahi izanez gero) eta ikastetxearen izena,1. edo 2. A,B eta abar.

Orain arte aipatutakoak minimoak lirateke. Hortik aurrera bakoitzak gehitu diezaioke ikasi dugun guztia:
Bideo bat
Aurkezpenak (Slideshare)
Dokumentuak (Scribd, Issuu, Calameo)
Audio bat eskegi
Loturak web-orriekin informazio gehiago eskuratzeko (idazleari buruz, zuzendaria, aktoreak...)

No hay comentarios:

Publicar un comentario